Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

WALF JAKA

Trekking Series
1642851-5775
Jaka, Shelltec ehunean egina (2,5 geruza bi-elastiko ditu), eta uraren aurkako PFC gabeko tratamenduarekin. Arina, transpiragarria, haize-kontrakoa eta urarekiko erresistentzia handikoa (W/R 10.000 mm; MVP 10.000 g x m2 x 24 h). Bi poltsiko ditu aurrealdean, eskuentzako, eta kremaileradun poltsiko bat mahuketako batean. Gainera, baditu ere mahuka formadunak, estutu daitekeen 3D txanoa, aireztapenak besapeetan, eskumutur elastikoak eta tanka bidez estutzeko barrenak.
  • Doako bidalketa-gastuak 130€-tik gora
  • Itzultzeko epea: 15 egun.

#TERNUA

Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

WALF JAKA

Ternua etxearen gizonentzako WALF jaka iragazgaitz eta haize-babesgarriak mugimendu-askatasun bikaina emango dizu bai mendiko jardueretan –mendi-ibilaldiak edo trekking– bai aisialdiko beste jarduera batzuetan. Jaka arin eta transpiragarri honek PFCrik gabeko uraren kontrako tratamendua du, jasangarritasunaren alde dugun jarreraren erakusgarri. Erosoago izan dadin, aurrealdean, eskuentzako bi patrika ditu, eta, mahukan, patrika kremaileradun itsatsi bat du. Horrez gain, mahuka egokituak ditu, bai eta estutu daitekeen 3D erako txanoa, aireztapenak besapean, eskumutur elastikoak eta itxigailu bidez egokitu daitezkeen barrenak ere.

Jarduerak

MOUNTANERING

4/5

TREKKING

5/5

HIKING

5/5

Jasangarritasuna

Commitment
Commitment
  • Osagai birziklatuez eginda daude.
  • Osagai natural biodegradagarriez eginda daude.
  • Kotoi organikoz eginda daude.
  • Bluesign® Approved ehunez eginda daude.
+ info
PFC FreeUraren kontrako tratamendua, toxikorik gabea. + info
Bluesign approved fabricFabrikazio-ehun jasangarriaren ziurtagiria, lan-baldintzak errespetatzen dituena. + info

Osaera eta zaintza

Pisua

393 g.

Konposaketa

  • Ehun konposaketa: 83%Poliesterra 17%Poliuretanoa

Ehun teknikoak

shelltecShelltec Active ehunak iragazgaiztasun eta transpiragarritasun handiak eskaintzen ditu, haizearen aurka babesten duen geruzaz gain (20000mm-ko ur-geruza eta 20000g x m2 x 24h-ko lurrunarekiko iragazgaiztasuna). Kanpoaldeko geruza izateko diseinatua, Shelltec Active ehuna uraren eta haizearen aurrean gertatzen den bero-galera murrizteko garatu da. Ehun hau ezin hobea da aire zabalean ariketa aerobiko bortitzak burutzeko eguraldi txarrak kanpoaldeko babes ona eskatzen duenean.

Esploratu gure bildumak

Copyright © 2025 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.