Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

YUKKON JKT M JAKA

Trekking Series
1643825-6260
Special Price 83,98 € Regular Price 209,95 €
-60%
Jaka isolatzailea, PRIMALOFT THERMO PLUME (100 g) ehun sintetiko eta birziklatuarekin betea (500 cuineko luma baten antzera jokatzen du). Horri esker, jaka beroa, oso arina eta oso trinkogarria da. Kanpoaldean duen ehunari (nylon elastikoa eta sendoa, ripstop erakoa) eta bere diseinu ergonomikoari esker, jaka oso erosoa da, mugimendu-askatasun handia ematen duena. Jantzi oso egokia egun hotzetarako. Babes-geruza batekin erabil daiteke jarduera egitean edo eguraldi txarra egiten duenean.
- Bi patrika kremaileradun handi bularraldean, eskuetarako edo gauzak gordetzeko.
- Barne-patrika oso handia.
- Barrenak zinta elastiko sendoarekin egokitu daitezke.
- Eskumuturrek goma daukate barrualdean, ez hotzik ez haizerik ez sartzeko.
- Konprimatuta eramateko poltsa.
- Betegarria PRIMALOFT THERMO PLUME (100 g) ehun birziklatuarekin egina dago.
- Forru birziklatua (20D).
- Kanpoaldean MICROSHELL ehuna du, erabili ondoren birziklatutako nylonarekin egina (49 g/m2); ripstop erakoa da, haize-babesgarria eta elastikoa.
- Uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua (DWR).
- Erabilitako ehunek eta betegarriak BLUESIGN(R) ziurtagiria daukate.
- Barruko forrua eta betegarria erabili ondoren birziklatutako plastikozko botiletatik ateratako poliesterrarekin egina daude. (10 botila)
  • Doako bidalketa-gastuak 130€-tik gora
  • Itzultzeko epea: 15 egun.

#TERNUA

Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

YUKKON JKT M JAKA

<table><tr><td>Gizonentzako jaka beroa, oso arina eta arras trinkoa, eguraldi hotz eta txarra egiten duenean edozein jarduera eta mugimendu egiteko ezin hobea. Oso jantzi isolatzailea da, PRIMALOFT(R) THERMO PLUME (100 g) ehun sintetiko eta birziklatuarekin beteta baitago (500 cuineko filling powerra duen luma baten antzera jokatzen du).  Gainera, kanpoko ehuna elastikoa eta oso sendoa da, ripstop nylon birziklatuz egina baitago. Barruko forrua eta betegarria erabili ondoren birziklatutako plastikozko botiletatik ateratako poliesterrez eginda daude, eta BLUESIGN(R) ziurtagiria dute material guztiek. Halaber, barrenak eta eskumuturrak egokitu egin daitezkeenez, erosotasun eta isolamendu ezin handiagoa bermatzen dute. Gainera, gordeta eramateko poltsa bat dauka. Uraren kontrako tratamendu bat du, PFCrik gabea.       </td></tr></table>

Jarduerak

Hiking

5/5

Trekking

5/5

Erabilerak

Hiking

5/5

Trekking

5/5

Jasangarritasuna

Commitment
Commitment
  • Osagai birziklatuez eginda daude.
  • Osagai natural biodegradagarriez eginda daude.
  • Kotoi organikoz eginda daude.
  • Bluesign® Approved ehunez eginda daude.
+ info

Ehun teknikoak

microshellTeknologiaren ikuspuntutik, Microshell ehun teknikoa mikrozuntz sintetiko ultra finak erabiliz garatu da ehun ultra arina, oso transpiragarria eta haize-babesa eskaintzen duena lortzeko. PFC (fluorokarburoak) gabeko ura aldarazteko tratamendua darama. Gainera, lumaren aurka eta zuntzezko betekien aurka erresistentea da.

Esploratu gure bildumak

Copyright © 2025 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.