Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

AMPHU JKT M JAKA

Protech Series
1643758-6268
299,95 €
Gizonentzako AMPHU JKT jaka, neguko jarduera gogorretarako diseinatua, arintasunaren eta erresistentziaren uztartze perfektua da. Hori guztia PRIMALOFT® Gold Luxe betegarriari eta 10D Mikroshell birziklatuz egindako barne-forruari esker. Kalitate bikaineko eta gaitasun termiko handiko jantzia da, eta Pertex Quantum kanpo-ehunari esker, uraren kontrakoa ere bai. Gainera, diseinu ergonomikoa du, mugimendu-askatasun handia emateko. Trinkogarria, erabat haize-babesgarria eta transpiragarria.

  • Bidalketak eta itzulpenak: Dohainik
  • Itzulpen epea:gehienez 30 egun.
  • Arreta zerbitzuko kontaktua : shop-online@ternuagroup.com
  • #TERNUA

    Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

    AMPHU JKT M JAKA

    Goza ezazu intentsitate handiko zure jarduerez neguan ere. Hori guztia ehunen azken teknologiari esker. Sendoak, arinak eta transpiragarriak.

    Prestazio teknikoak

    Arina

    Pisu txikiko jantzia, erosotasun-plus bat ematen duena eta erraz garraiatzeko modukoa dena.

    Haize-babesgarria

    Haizerik ez sartzeko ehun bat duen jantzia, aire zabaleko jarduerak erosoago egitea ahalbidetzen duena.

    Poltsa batean gorde daiteke

    Jantzia gordetzeko poltsa edo patrika bat dauka.

    Transpiragarria

    Gorputz-tenperatura erregulatzeko lagungarria den eta izerdia kanporatzea ere ahalbidetzen duen ehun bat du.

    Uraren kontrakoa

    Uraren kontrako kanpo-tratamendu bat du, PFCrik gabea.

    Jasangarritasuna

    PFC FreeUraren kontrako tratamendua, toxikorik gabea. + info
    BirziklatuakMaterial birziklatuak erabiliz egina: arrantza-sareak, plastikozko botilak, etab. + info

    Osaera eta zaintza

    Pisua

    620 g.

    Konposaketa

    • Ehun konposaketa: 100%Poliamida
    • Forru Konposaketa: 100%Poliamida
    Patron
    Regular

    Ehun teknikoak

    Primaloft GoldPrimaLoft® Gold Insulation Luxe da errendimendurik handiena eskaintzen duen gure isolatzaile sintetikoa, epeltasun - pisu oreka paregabeaz. PrimaLoft® erako milioika zuntzek gorputzeko beroari eusten diote eta, modu horretan, epeltasun harrigarria ematen dute, baita hezetasuna dagoenean ere. Ura aldarazteko teknologia patentatuak mikrozuntz horiek hezetasunik gabe mantentzea bermatzen du, izan ere, hezetasun horrek pisua areagotzea eta isolamendurako ahalmena galtzea eragingo luke. Berrikuntza horrek joko-arauak aldatzea dakar, lumatxa estandarraren arintasun epela, leuntasuna, eramangarritasuna eta erosotasuna pakete sintetiko iragazgaitz bakarrean txertatuz.
    Pertex QuantumPertex Quantum da gure ehundurarik arinena. Zinez luma-pisua da, izan ere, 30g/m2-koa da bere pisua. Ahalik eta hari finena erabiltzen dugu, ahalik eta harizpi gehienez hornitua. Gure ustez, arinagoa izateak ez du esanahi hauskorragoa izatea. Pertex Quantum® da horren erakusgarri, erresistentzia-pisu oreka onena eskaintzen baitu. Urraduren eta asko erabiltzearen erruz kaltetzearen aurkako erresistentzia eta bere josturen sendotasuna egokiak ditu materialaren pisua aintzat hartuz. Pertex Quantum® ehundura trinkoari esker, lumei dagokienez ere erresistentea da. Gama goreneko produktu ugaritan erabil daiteke, esate baterako, lo-zakuetan, lumazko jantzietan eta espedizioetarako materialetan.

    Esploratu gure bildumak

    Copyright © 2022 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.