Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

ATOM SHT M PRAKA MOTZA

Adrenalite Series
1241175-7566
69,95 €
Galtzamotz tekniko minimalistak, lehiaketarako zango motzekin; oso arinak dira eta Shellstretch elastikoz eginda daude (4-way stretch). Diseinu zulatuari esker, bikain aireztatzen dira. Dryshell ehunezko slip integratu bat du, transpiragarria eta freskoa eta berehala lehortzen dena. Horri esker, jantzia bere lekuan geratzen da, eta ez du urratzen. Bikaina da jarduera aerobikoetarako, batik bat trail runningerako, bai eta «gutxiago gehiago da» kontzeptua nahiago dutenentzako. Galtzamotz hauek zirkularrak izateko ekodiseinatu dira. Ehun birziklatuz eginda daude, material bakar batez; horri esker, balio-bizitza amaitzean birzikla daitezke. Gerrialdea erosoa da; elastikoa du alboan, bai eta barne-lokarria ere, bikain egokitzeko. Patrika kremaileradun bat du atzean, gauza txikiak gordetzeko. Gainera, uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua du (DWR). Ehuna (OEKO-TEX® eta Bluesign® ziurtagiriak ditu) kontsumitu ostean birziklatutako plastikozko botiletatik ateratako poliesterrez eginda dago.
  • Doako bidalketa-gastuak 130€-tik gora
  • Itzultzeko epea: 15 egun.

#TERNUA

Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

ATOM SHT M PRAKA MOTZA

Galtzamotz tekniko oso arinak, Shellstretch ehunez eginak.

Jarduerak

Trail running

5/5

Fast Hiking

5/5

Trekking

2/5

Erabilerak

Quick dry

5/5

Mugimendu-askatasuna

5/5

Transpiragarritasuna

5/5

Jasangarritasuna

Commitment
Commitment
  • Osagai birziklatuez eginda daude.
  • Osagai natural biodegradagarriez eginda daude.
  • Kotoi organikoz eginda daude.
  • Bluesign® Approved ehunez eginda daude.
+ info
BirziklatuakMaterial birziklatuak erabiliz egina: arrantza-sareak, plastikozko botilak, etab. + info
Bluesign approved fabricFabrikazio-ehun jasangarriaren ziurtagiria, lan-baldintzak errespetatzen dituena. + info
PFC FreeUraren kontrako tratamendua, toxikorik gabea. + info
monomaterial
MonomaterialMaterial bakarrekoak dira; polimero bakar batekin eginak daude. Material bakarrarekin eginda daudenez, produktuak askoz ere errazago birziklatzen dira jantziaren bizitza erabilgarriaren amaieran; horri esker, baliabide gutxiago behar dira eta jantzien ingurumen-eragin orokorra murrizten da. + info
circular
CircularEtiketa zirkularrak produktu hau zuntz birziklatu eta birziklagarriekin edo berriztagarri eta biodegradagarriz egina dela esan nahi du. + info

Osaera eta zaintza

Pisua

115 g.

Konposaketa

  • Ehun konposaketa: 100%Poliesterra
  • Forru Konposaketa: 100%Poliesterra
Patron
Slim Fit:Gorputzera egokitzen den jantzia, patroi estukoa. Jantzia lasaiago geratzea nahi izanez gero, neurri handiagoa hartzeko aukera kontuan hartu.

Ehun teknikoak

ShellstretchShellstretch ehun bielastikoa erresistentzia handikoa, erosoa eta bere forma mantenduta gorputzera egokitzen delako nabarmentzen da. Transpirazioa gorputzetik azkar urruntzeko diseinatua, ura aldaratu egiten du eta horregatik primerakoa da mugimenduetan erabateko askatasuna behar den jardueretarako. Ezin hobea da mugimendu askatasun erabatekoa eskatzen duten mendiko jardunetan erabiltzeko.

Esploratu gure bildumak

Copyright © 2025 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.