Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

BUCKSHOT 2.0 VEST M JAKA

Whales Spirit
1601202-9937
Gizonentzako txaleko jasangarria, ehun birziklatuarekin egina. WHALES SPIRIT saileko BUCKSHOT txalekoa isolatzailea, beroa eta uraren kontrakoa da, eta haizetik babestuko zaitu neguan. Kalitate handiko material eta ehun jasangarriei esker, errendimendu handia eta prestazio teknikoak ematen ditu, baita aparteko erosotasuna, arintasuna eta erabilera atsegina ere. Oso egokia bakarrik erabiltzeko edota tarteko geruza gisa, gainean babes-geruza bat jantzita: 20D eta 39 gr/m2-ko Nylon Stretch birziklatuzkoa (kontsumitu aurrekoa); barne-ehuna 20D eta 40 gr/m2-ko poliester birziklatuzkoa da (ekoizpenean baztertutako ehunak). PRIMALOFT® Gold Insulation ehun biodegradagarria (100 g/m2) ere badauka, erabili ondoren birziklatutako poliesterretik ateratakoa. Gainera, uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua du (DWR), eta betegarriak eta ehunek BLUESIGN® ziurtagiria daukate.
  • Doako bidalketa-gastuak 130€-tik gora
  • Itzultzeko epea: 15 egun.

#TERNUA

Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

BUCKSHOT 2.0 VEST M JAKA

Kalitatea da elementu bereizgarria. Errendimendu altuko prestazio teknikoak dituen txaleko bat, edozein egoeratarako ezin hobea.

Jarduerak

Urban

5/5

Aisialdia eta bidaiak

5/5

Erabilerak

Haizearen kontrako babesa

4/5

Hotzaren kontrako babesa

3/5

Trinkogarria

4/5

Prestazio teknikoak

Elastikoa

Mugimendu-askatasun handia ematen duen jantzi eroso eta elastikoa.

Arina

Pisu txikiko jantzia, erosotasun-plus bat ematen duena eta erraz garraiatzeko modukoa dena.

Berehala lehortzen da

Berehala lehortzen delako nabarmentzen den jantzia. Egun beroetarako oso egokia, izerdi egiten dugunerako.

Transpiragarria

Gorputz-tenperatura erregulatzeko lagungarria den eta izerdia kanporatzea ere ahalbidetzen duen ehun bat du.

Haize-babesgarria

Haizerik ez sartzeko ehun bat duen jantzia, aire zabaleko jarduerak erosoago egitea ahalbidetzen duena.

Jasangarritasuna

Commitment
Commitment
  • Osagai birziklatuez eginda daude.
  • Osagai natural biodegradagarriez eginda daude.
  • Kotoi organikoz eginda daude.
  • Bluesign® Approved ehunez eginda daude.
+ info
PFC FreeUraren kontrako tratamendua, toxikorik gabea. + info
Bluesign approved fabricFabrikazio-ehun jasangarriaren ziurtagiria, lan-baldintzak errespetatzen dituena. + info

Osaera eta zaintza

Pisua

330 g.

Konposaketa

  • Ehun konposaketa: 100%Poliamida
  • Forru Konposaketa: 100%Poliesterra
Patron
Regular Fit:Patroi erregularreko jantzia. Ternua markako jantzien neurriak ezagutzeko neurrien gida kontsultatu

Ehun teknikoak

Primaloft GoldPrimaLoft® Gold Insulation Luxe da errendimendurik handiena eskaintzen duen gure isolatzaile sintetikoa, epeltasun - pisu oreka paregabeaz. PrimaLoft® erako milioika zuntzek gorputzeko beroari eusten diote eta, modu horretan, epeltasun harrigarria ematen dute, baita hezetasuna dagoenean ere. Ura aldarazteko teknologia patentatuak mikrozuntz horiek hezetasunik gabe mantentzea bermatzen du, izan ere, hezetasun horrek pisua areagotzea eta isolamendurako ahalmena galtzea eragingo luke. Berrikuntza horrek joko-arauak aldatzea dakar, lumatxa estandarraren arintasun epela, leuntasuna, eramangarritasuna eta erosotasuna pakete sintetiko iragazgaitz bakarrean txertatuz.

Esploratu gure bildumak

Copyright © 2025 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.