Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

HALF MOON PARKA 2.0 3L M JAKA

New Earth Spirit
1643814-9937
Special Price 131,98 € Regular Price 329,95 €
-60%
HALF MOON PARKA arrakastatsuaren estilo berritua. Ehun arinagoa eta erosoagoa erabili dugu egiteko, eta, horri esker, urteko hilabete gehiagotan erabili ahalko da, jantziaren ezaugarriak eta errendimendua galdu gabe. Diseinu konplexua eta minimalista dauka, aldi berean, eta bere materialekin (apartekoak, birziklatuak eta errendimendu handikoak), WHALES SPIRIT kontzeptua islatzen jarraitzen du. Hiru geruzako SHELLTEC ehun konplexua poliester birziklatuarekin egina dago, bai kanpoaldean bai barnealdean; AIRMEM™ mintza, ordea, kontsumitutako kafe-aleen biomasatik ateratakoa da. Errendimendu handiko teknologia jasangarria, hirugarren geruza batean. Oso egokia babes-geruza gisa erabiltzeko egun euritsu edo haizetsuetan, edota hotzetik isolatzen duten bigarren geruzekin.
- Jostura termozigilatuak.
- Ur-zutabea: 10.000 mm/24 h
- Transpiragarritasuna: 10.000 g/m2/24 h
- 3D erako txanoa, COHAESIVE™ teknologiaren bidez egokitu daitekeena.
- Kremailera bikoitza aurrealdean, plastikozko eta uraren kontrako hortzekin.
- Kremailera bikoitza aurrealdean, plastikozko eta uraren kontrako hortzekin.
- Uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua (DWR).
- Erabilitako ehunek BLUESIGN(R) ziurtagiria daukate.
- Ehunak erabili ondoren birziklatutako plastikozko botiletatik ateratako poliesterrarekin eginak daude.
- Kontsumitutako kafe-aleetatik (ehuneko handi batean) ateratako mintza, petroliotik eratorritako materialak ordezteko.
  • Doako bidalketa-gastuak 130€-tik gora
  • Itzultzeko epea: 15 egun.

#TERNUA

Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

HALF MOON PARKA 2.0 3L M JAKA

<table><tr><td>Gizonentzako HALF MOON parkak diseinu konplexua eta minimalista dauka, aldi berean, eta dituen materialekin (apartekoak, birziklatuak eta errendimendu handikoak) erabat islatzen du WHALES SPIRIT kontzeptua. Shelltec ehun konplexua (3 geruzakoa) poliester birziklatuarekin eginda dago (erabili ondoren birziklatutako plastikozko botiletatik ateratakoa), bai kanpotik bai barrutik; AIRMEM™ mintza, berriz, ehuneko handi batean kontsumitutako kafe-aleen biomasatik dator, petroliotik eratorritako materialak ordezteko. Berrikuntza presente dago parkan, errendimendu handiko teknologia erabiltzen duelako, uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua daukalako (DWR) eta ehunek BLUESIGN(R) ziurtagiria dutelako. Hirugarren geruza bat da, oso egokia egun euritsu edo haizetsuetan babes-geruza gisa erabiltzeko, edota hotzetik isolatzen duten bigarren geruzekin. Txanoa COHAESIVE™ teknologiaren bidez egokitu daiteke.</td></tr></table>

Jarduerak

Urban

5/5

Leisure

5/5

Erabilerak

Urban

5/5

Leisure

5/5

Jasangarritasuna

Commitment
Commitment
  • Osagai birziklatuez eginda daude.
  • Osagai natural biodegradagarriez eginda daude.
  • Kotoi organikoz eginda daude.
  • Bluesign® Approved ehunez eginda daude.
+ info
scafeInork nabari ez duen gauza batez ohartu gara: kafearen hondarrek usainak kontrolatzeko duten ahalmena ehunarekin konbina daitekeela. Behin horretaz jabetuta, hondakin horiek birziklatzeari ekin genion ideia errealitate bilakatzeko asmoz. Azkenik, kafearen hondarrak zuntzean aplikatu ziren. Gure ezusterako, S.Café® bidez usainak kontrolatzeaz gain, babesa eskaintzen du izpi ultramoreen aurrean eta berehala lehortzen da. Kafea ez da bakarrik egokia edateko, soinean ere eraman dezakezu!

Ehun teknikoak

shelltecShelltec Active ehunak iragazgaiztasun eta transpiragarritasun handiak eskaintzen ditu, haizearen aurka babesten duen geruzaz gain (20000mm-ko ur-geruza eta 20000g x m2 x 24h-ko lurrunarekiko iragazgaiztasuna). Kanpoaldeko geruza izateko diseinatua, Shelltec Active ehuna uraren eta haizearen aurrean gertatzen den bero-galera murrizteko garatu da. Ehun hau ezin hobea da aire zabalean ariketa aerobiko bortitzak burutzeko eguraldi txarrak kanpoaldeko babes ona eskatzen duenean.

Esploratu gure bildumak

Copyright © 2025 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.