Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

HALF MOON PARKA 2.0 3L W JAKA

Whales Spirit
1643813-1908
329,95 €
Emakumeentzako HALF MOON parkak diseinu konplexua eta minimalista dauka, aldi berean, eta dituen materialekin (apartekoak, birziklatuak eta errendimendu handikoak) erabat islatzen du WHALES SPIRIT kontzeptua. Shelltec ehun konplexua (3 geruzakoa) poliester birziklatuarekin eginda dago (erabili ondoren birziklatutako plastikozko botiletatik ateratakoa), bai kanpotik bai barrutik; AIRMEM™ mintza, berriz, ehuneko handi batean kontsumitutako kafe-aleen biomasatik dator, petroliotik eratorritako materialak ordezteko. Berrikuntza presente dago parkan, errendimendu handiko teknologia erabiltzen duelako, uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua daukalako (DWR) eta ehunek BLUESIGN® ziurtagiria dutelako. Hirugarren geruza bat da, oso egokia egun euritsu edo haizetsuetan babes-geruza gisa erabiltzeko, edota hotzetik isolatzen duten bigarren geruzekin. Txanoa COHAESIVE™ teknologiaren bidez egokitu daiteke.

  • Bidalketak eta itzulpenak: Dohainik
  • Itzulpen epea:gehienez 30 egun.
  • #TERNUA

    Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

    HALF MOON PARKA 2.0 3L W JAKA

    Egun euritsu edo haizetsuetarako parka birziklatua, errendimendu altukoa.

    Jarduerak

    Urban

    5/5

    Aisialdia eta bidaiak

    5/5

    Erabilerak

    Haizearen kontrako babesa

    5/5

    Euri-jasaren kontrako babesa

    5/5

    Mugimendu-askatasuna

    4/5

    Prestazio teknikoak

    Jostura termozigilatuak

    Jostura zigilatuak dituen jantzia, iragazgaiztasun handiagoa izan dezan.

    Usainaren kontrako tratamendua

    Tratamendu jasangarria aplikatu zaion jantzia, usain txarrik agertzea galarazteko.

    Berehala lehortzen da

    Berehala lehortzen delako nabarmentzen den jantzia. Egun beroetarako oso egokia, izerdi egiten dugunerako.

    Elastikoa

    Mugimendu-askatasun handia ematen duen jantzi eroso eta elastikoa.

    Transpiragarria

    Gorputz-tenperatura erregulatzeko lagungarria den eta izerdia kanporatzea ere ahalbidetzen duen ehun bat du.

    Jasangarritasuna

    Commitment
    Commitment
    • Osagai birziklatuez eginda daude.
    • Osagai natural biodegradagarriez eginda daude.
    • Kotoi organikoz eginda daude.
    • Bluesign® Approved ehunez eginda daude.
    + info
    PFC FreeUraren kontrako tratamendua, toxikorik gabea. + info
    Bluesign approved fabricFabrikazio-ehun jasangarriaren ziurtagiria, lan-baldintzak errespetatzen dituena. + info

    Osaera eta zaintza

    Pisua

    555 g.

    Konposaketa

    • Ehun konposaketa: 68%Poliamida 20%Poliesterra 12%Elastanoa
    Patron
    Regular Fit:Patroi erregularreko jantzia. Ternua markako jantzien neurriak ezagutzeko neurrien gida kontsultatu

    Ehun teknikoak

    shelltecShelltec Active ehunak iragazgaiztasun eta transpiragarritasun handiak eskaintzen ditu, haizearen aurka babesten duen geruzaz gain (20000mm-ko ur-geruza eta 20000g x m2 x 24h-ko lurrunarekiko iragazgaiztasuna). Kanpoaldeko geruza izateko diseinatua, Shelltec Active ehuna uraren eta haizearen aurrean gertatzen den bero-galera murrizteko garatu da. Ehun hau ezin hobea da aire zabalean ariketa aerobiko bortitzak burutzeko eguraldi txarrak kanpoaldeko babes ona eskatzen duenean.

    Esploratu gure bildumak

    Copyright © 2024 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.