Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

KANGRI DOWN W JAKA

Trekking Series
1643061-2194
Lumazko betegarria duen jaka teknikoa. Pertex Quantum Eco ehuna kanpoaldean. PFCrik gabeko uraren kontrako ehuna. Luma birziklatuarekin egindako Neokdun FP800 ehunezko betegarria. 20 D-ko forru birziklatua. Jantzi trinkogarria, gordetzeko poltsa barne. Egokitu daitekeen barrena.

  • Bidalketak eta itzulpenak: Dohainik
  • Itzulpen epea:gehienez 30 egun.
  • Arreta zerbitzuko kontaktua : shop-online@ternuagroup.com
  • #TERNUA

    Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

    KANGRI DOWN W JAKA

    Goza ezazu mendiaz Ternua etxearen emakumeentzako KANGRI DOWN JACKET jaka tekniko txanodunarekin. Jantzi tekniko hau oso egokia da uretatik eta haizetik babesteko aire zabaleko abenturetan, PFCrik gabeko tratamendua duen Pertex® Quantum Eco ehunaz egindako kanpoaldeari eta Neokdun FP800 luma birziklatuz betetako eta Microshell Eco 20D forrua duen barnealdeari esker, jasangarritasunaren alde dugun jarreraren erakusgarri. Lumazko jaka hau garraiorako poltsa txiki batean gorde daiteke eta lokarri elastiko eta itxigailu bidez egokitu daitekeen barrena du.

    Jarduerak

    ALPINE

    5/5

    HIKING

    5/5

    SKI TOURING

    4/5

    Jasangarritasuna

    Commitment
    Commitment
    • Osagai birziklatuez eginda daude.
    • Osagai natural biodegradagarriez eginda daude.
    • Kotoi organikoz eginda daude.
    • Bluesign® Approved ehunez eginda daude.
    + info
    PFC FreeUraren kontrako tratamendua, toxikorik gabea. + info
    BirziklatuakMaterial birziklatuak erabiliz egina: arrantza-sareak, plastikozko botilak, etab. + info
    Bluesign approved fabricFabrikazio-ehun jasangarriaren ziurtagiria, lan-baldintzak errespetatzen dituena. + info

    Osaera eta zaintza

    Pisua

    410 g.

    Konposaketa

    • Ehun konposaketa: 100%Poliesterra
    • Forru Konposaketa: 100%Poliesterra
    • Betegarri konposaketa: 90%Plumoia 10%Luma

    Ehun teknikoak

    microshell_ecoBirziklaturiko nylon haize-babesgarria da, oihal arina, oso iraunkorra eta erresistentea da. Klima txarraren aurkako babesa eskeintzen du eta tratamendu iraunkorra du ura aldarazteko PFC gabekoa eta babes gaitasun ona dute haizearen aurrean.
    pertex_quantum_eco"Pertex Quantum® da gure ehundura arinena. Zinez luma-pisua da, izan ere, 30g/m2-koa da bere pisua. Ahalik eta hari finena baliatzen dugu, ahalik eta harizpi gehienez hornitua. Gure ustez, arinagoa izateak ez du esanahi hauskorragoa izatea. Pertex Quantum® da horren erakusgarri, erresistentzia-pisu oreka onena eskaintzen baitu. Urraduren eta asko erabiltzearen erruz kaltetzearen aurkako erresistentzia eta bere josturen sendotasuna egokiak dira materialaren pisua aintzat hartuz. Neurrira egokitutako jaketan erabili daiteke. Dena de, erreduren aurkako erresistentzia ez da alderagarri 44 decitex-eko pisu estandarra duen ehundura batekin. Partex Quantum® ehundura trikoari esker, lumei dagokienez ere erresistentea da. Gama goreneko produktu ugaritan erabil daiteke, esate baterako, lozakuetan, lumazko jantzietan eta espedizioetarako materialeta. Ekipamendu onaren zale amorratuen ametsa da. Propietate nagusiak: • Pisu ultra-arina, 30 g/m2. • Trinkoa. • Erresistentzia-pisu oreka bikaina. • Arina eta erresistentea. Pisuaren %25-50 murritz daiteke sendotasun nahiz erreduren aurkako erresistentzia gehiegi sakrifikatu gabe. • Paketatzean bolumenaren %50 hartzen du 44 decitex-eko ehundura estandarrekin alderatzen badugu."
    NeokdunBirziklaturiko lumatxa erabilitako izara eta janzkietatik lortzen da, hau da, beren balio-bizitza osatu duten ohe-jantzi eta janzkietatik. Lumatxaren eta lumaren betegarrien balio-bizitza amaitutako produktuena baino luzeagoa izan ohi da. Hori dela eta, produktu hoien luma eta lumatxaz eginiko betegarria ateratzen da. Lumatxa sailkatu eta prozesatu egiten da garbiketa eta errendimenduari loturiko beste estandarrak betetzeko. NEOKDUN lumatxa birziklatuei prozesu berritzaile bat aplikatu behar zaie, ahalik eta garbitasun-maila eta errendimendu handiena izateko, bukatutako produktuen betegarri berri modura. Prozesuak ingurumena errespetatzen du eta ez da produktu kimiko kaltegarririk erabiltzen.

    Esploratu gure bildumak

    Copyright © 2022 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.