Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

KARS 2.0 JKT W JAKA

Trekking Series
1644262-1263
Special Price 119,97 € Regular Price 199,95 €
-40%
Cyclone Pro jaka teknikoa oso-oso arina da; Shelltec Active Flex gure teknologiarekin eginda dago. Iragazgaitza, transpiragarria, sendoa eta oso konprimagarria da. Molde aurrez eratuari eta bi ehun erdielastikoei esker, mugimendu-askatasun handia eta erosotasun handia izango dituzu. Aukera bikaina da, beraz, mendiko jarduera guztietarako, aktiboenetatik estatikoenetara. Zirkularra izateko ekodiseinatu da. Ehun birziklatuz eginda dago, material bakar batez; horri esker, balio-bizitza amaitzean birzikla daiteke. Gainera, jostura termozigilatuak ditu eta kremailerek ura ondo jasaten dute. Horiei esker, jantziak babes handia eskaintzen du eguraldi txarra dagoenetan. 20.000 mm-ko ur-zutabea eta 20.000 g/m²/24 h-ko MVP transpiragarritasuna ditu. Hori horrela, uretik oso ondo babesten du eta aireztapen bikaina eskaintzen du. 3D erako txanoa erabat egokitu daiteke, erabiltzaile bakoitzak behar duen bezala. Bularraldeko kremailerek bi funtzio dituzte: batetik, patrikak dira eta, bestetik, aireztabideak, behar denerako. Jakaren barrena itxigailu bidez egokitzen da, eta, eskumutur elastikoei esker, modu eroso eta praktikoan egokitzen da jantzia. Uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua du eta ehunek Bluesign® ziurtagiria dute. Kanpoko ehuna nylon stretch birziklatu postindustriala da (20D eta 60 g/m²).
  • Doako bidalketa-gastuak 130€-tik gora
  • Itzultzeko epea: 15 egun.

#TERNUA

Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

KARS 2.0 JKT W JAKA

Gure Cyclon kutuna bueltan da; nabarmen hobetuta, gainera. Ezagutu PRO bertsio berria.

Jarduerak

Trekking

5/5

Fast Hiking

4/5

Izotz-eskalada

3/5

Erabilerak

Haizearen kontrako babesa

5/5

Euri-jasaren kontrako babesa

5/5

Transpiragarritasuna

5/5

Jasangarritasuna

Commitment
Commitment
  • Osagai birziklatuez eginda daude.
  • Osagai natural biodegradagarriez eginda daude.
  • Kotoi organikoz eginda daude.
  • Bluesign® Approved ehunez eginda daude.
+ info
BirziklatuakMaterial birziklatuak erabiliz egina: arrantza-sareak, plastikozko botilak, etab. + info
Bluesign approved fabricFabrikazio-ehun jasangarriaren ziurtagiria, lan-baldintzak errespetatzen dituena. + info
PFC FreeUraren kontrako tratamendua, toxikorik gabea. + info
monomaterial
MonomaterialMaterial bakarrekoak dira; polimero bakar batekin eginak daude. Material bakarrarekin eginda daudenez, produktuak askoz ere errazago birziklatzen dira jantziaren bizitza erabilgarriaren amaieran; horri esker, baliabide gutxiago behar dira eta jantzien ingurumen-eragin orokorra murrizten da. + info
circular
CircularEtiketa zirkularrak produktu hau zuntz birziklatu eta birziklagarriekin edo berriztagarri eta biodegradagarriz egina dela esan nahi du. + info

Osaera eta zaintza

Pisua

275 g.

Konposaketa

  • Ehun konposaketa: 100%Poliamida
Patron
Regular Fit:Patroi erregularreko jantzia. Ternua markako jantzien neurriak ezagutzeko neurrien gida kontsultatu

Ehun teknikoak

shelltec_active_flexMikro-filamentuzko (%65 poliamida, birziklatutako arrantza-sareetatik lortutakoa eta % 35 elastanoa) egitura multielastikoak (4 way stretch) isolamendu termiko ona, transpiragarritasuna eta izerdia kanporatzeko gaitasun ona eskaintzen ditu. Ehuna oso elastikoa da eta mugimenduaskatasuna hobetzen du, eta isolamendu eta tenperaturaren erregulazio egokia bermatzen ditu eguraldi hotzean.

Esploratu gure bildumak

Copyright © 2025 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.