Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

KIMO LITE VST M JAKA

Trekking Series
1601197-4697
Gizonentzako txaleko oso teknikoa, balioaniztuna, isolatzailea, erdiberoa, haize-babesgarria, arina eta trinkogarria. Gainera, ehun birziklatuekin egina dago erabat; kanpoaldeko bi MICROSHELL ehunak (lisoa eta ripstop) uraren kontrakoak eta urraduren kontra oso erresistenteak dira, eta haizetik babesten dute. Bestalde, barne-forrua WARMSHELL BREATHE ehunarekin egina dago, isolamendu termikoa ematen duena eta hezetasuna kontrolatzen duena. Gainera, bakterioen aurkako tratamendua du (POLYGIENE(R)), usain txarrak prebenitzeko. Hiru ehunak nahastuta, jantzi berritzaile bat lortu dugu, prestazio handikoa. Bereziki egun fresko eta haizetsuetan erabiltzeko egokia da. Diseinu ergonomikoak eta kanpoko ehun bielastikoak mendiko hainbat jardueratarako aparteko erosotasuna eta mugimendu-askatasuna ematen dute. Gainera, eramateko erraza da, oso konprimagarria delako eta berekin dakarren poltsan sar daitekeelako. Jantzi jasangarria da: kanpoaldean nylona dauka (20D eta 39 g/m2), erabili aurretik birziklatutakoa, eta, barnealdean, isolatzailea, erabili ondoren birziklatutako poliesterrarekin egina. Gainera, uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua (DWR) du, eta BLUESIGN(R) ziurtagiria.
  • Doako bidalketa-gastuak 130€-tik gora
  • Itzultzeko epea: 15 egun.

#TERNUA

Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

KIMO LITE VST M JAKA

Txaleko hau oso teknikoa, isolatzailea, erdiberoa, haize-babesgarria eta arina da. Ehun birziklatuekin eginda dago guztiz.

Jarduerak

Trekking

5/5

Mendi-ibiliak

5/5

Alpinismoa

3/5

Erabilerak

Haizearen kontrako babesa

4/5

Hotzaren kontrako babesa

3/5

Trinkogarria

5/5

Prestazio teknikoak

Haize-babesgarria

Haizerik ez sartzeko ehun bat duen jantzia, aire zabaleko jarduerak erosoago egitea ahalbidetzen duena.

Uraren kontrakoa

Uraren kontrako kanpo-tratamendu bat du, PFCrik gabea.

Transpiragarria

Gorputz-tenperatura erregulatzeko lagungarria den eta izerdia kanporatzea ere ahalbidetzen duen ehun bat du.

Usainaren kontrako tratamendua

Tratamendu jasangarria aplikatu zaion jantzia, usain txarrik agertzea galarazteko.

Arina

Pisu txikiko jantzia, erosotasun-plus bat ematen duena eta erraz garraiatzeko modukoa dena.

Jasangarritasuna

Commitment
Commitment
  • Osagai birziklatuez eginda daude.
  • Osagai natural biodegradagarriez eginda daude.
  • Kotoi organikoz eginda daude.
  • Bluesign® Approved ehunez eginda daude.
+ info
PFC FreeUraren kontrako tratamendua, toxikorik gabea. + info
BirziklatuakMaterial birziklatuak erabiliz egina: arrantza-sareak, plastikozko botilak, etab. + info
Bluesign approved fabricFabrikazio-ehun jasangarriaren ziurtagiria, lan-baldintzak errespetatzen dituena. + info

Osaera eta zaintza

Pisua

250 g.

Konposaketa

  • Ehun konposaketa: 100%Poliamida
Patron
Regular Fit:Prenda de patrón regular. Consultar guía de tallas para conocer el tallaje de prendas Ternua

Ehun teknikoak

warmshell_breatheEgitura isolatzaile oso barrubiguna, izerdiaren lurrunketa onaren bidez bero mantentzeko diseinatua, %  100 poliesterrez egindakoa. Teknologia berri honek gorputzaren tenperatura erregulatzen du jarduera oso bizietan. Oso transpiragarria. Beroa jardueran zehar eta pisu gutxikoa. Azkar lehortzen da. Arina eta trinkogarria. Erraz zaintzen da.

Esploratu gure bildumak

Copyright © 2025 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.