Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

KIMOA LITE JKT W JAKA

Commitment
Trekking Series
1643580-5438
Babes zaitez Ternua etxearen emakumeentzako Kimo Lite jaka jasangarriarekin. Arropa berritzailea da, prestazio handikoa eta egun hotz eta haizetsuetarako bikaina, bere hiru ehun konbinatuei esker. Balioaniztuna, epela eta oso arina da, eta ehun birziklatuekin egina dago (BLUESIGN). Kanpoaldean erabilitako bi MICROSHELL ehunei esker (soila eta ripstop erakoa), haizetik babesten du, uraren kontrakoa da (PFCrik gabeko DWR tratamendua) eta urraduraren kontrako erresistentzia ematen du bularraldean eta sorbaldaldeetan. Barruko forruak, aldiz, WARMSHELL BREATHE ehunarekin egina dagoenez, beroa isolatu, eta hezetasuna kontrolatzen du. Bikaina da kanpoko geruza gisa erabiltzeko, edo bigarren geruza bero gisa, gainean babes-geruza bat jantzita; gainera, trinkogarria da, erraz eramateko. Jantzi honen diseinu ergonomikoak eta kanpoko ehun bielastikoak edozein jardueratarako aparteko erosotasuna eta mugimendu-askatasuna ematen dute. Kanpoaldeak nylona du (20D eta 39 g/m2), erabili aurretik birziklatutakoa. Barnealdeak, aldiz, erabili ondoren birziklatutako poliesterra du, eta isolatzailea da.

Bidalketak eta itzulketak doan.

Itzulketak doan 30 egunetan

#TERNUA

Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

Informazio gehiago
Ekintzak eta ezaugarriak
Ehun teknikoak
Commitment
Commitment
COMMITMENT LOGOA DARAMATEN TERNUAKO PRODUKTUAK...
  • Osagai birziklatuez eginda daude.
  • Osagai natural biodegradagarriez eginda daude.
  • Kotoi organikoz eginda daude.
  • Bluesign® Approved ehunez eginda daude.
Gehiago jakin
Janzki honetan
PFC Free
Reciclado
Bluesign Aproved Fabric
Copyright © 2021 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.