Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

KINETIC HYBRID M JAKA

Adrenalite Series
1643560-5775
149,95 €
Kinetic jaka hibridoa oso teknikoa da, eta jarduera atletiko bizietarako prestatu da. Diseinatzerako orduan, bularraldearen isolamendua maximizatzea izan da asmoa, eta, horrela, haizearen kontrako Microshell 15D ehunak Warmshell Breathe isolatzaile sintetikoaren beroari eusten dio. Beste eremuetan, Stormfleece Pro  egiturako ehunak izerdia kanporatzen du, lehor egon zaitezen. Diseinu ergonomikoak mugimendu-askatasun handia emango dizu, eta jantzi ezin hobea da klima hotzetako jarduera bizietarako. ·         Athletic Fit. ·         Industrian erabili ondoren birziklatutako Microshell 15D ehuna. ·         Stormfleece Pro. Ehuna erabili ondoren plastikozko botilekin egina da. Ura oso ondo jasaten du. Raintest proba igaro du (AATCC 35). Oso transpiragarria. Airearekiko iragazkortasuna: 10,4 (ASTM D737). ·         Dryshell Breathe. Ehuna erabili ondoren birziklatutako plastikozko botilekin egina da. ·         PFCrik gabeko DWR tratamendua. ·         UVA 50+ izpietatik babesten du. ·         Trinkogarria. ·         Patroi artikulatua, mugimendu-askatasun handiagoa izateko. ·         Eskumuturrek azpildura elastikoa dute, eta hatz lodiarentzako zuloa. ·         Bi patrika kremaileradun, eskuetarako. ·         Lokarri elastiko bidez egokitu daitezkeen barrenak. ·         Zati islatzaileak. ·         Bluesign Approved ehuna.

  • Bidalketak eta itzulpenak: Dohainik
  • Itzulpen epea:gehienez 30 egun.
  • Arreta zerbitzuko kontaktua : shop-online@ternuagroup.com
  • #TERNUA

    Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

    KINETIC HYBRID M JAKA

    Haizea, hotza eta ura ez daitezela oztopo izan zure jardueretarako! Gizonentzako jaka hau egun hotzetan eta euritsuetan jarduera biziak egiteko jantzi termikorik egokiena da, oso ondo jasaten baitu ura (euriaren proba gainditzen du: AATCC 35). Gainera, UVA 50+ izpiekiko babesa ematen du. Ternua etxeak jantzi jasangarri honen aldeko apustua egiten du (PFCrik gabeko DWR tratamendua), erabili osteko plastikozko botiletatik ateratako ehun birziklatuarekin egina baitago (Bluesign approved). Jaka tekniko eta trinkogarri honekin jarduera atletiko bizietarako prest egongo zara, eta bere ehun transpiragarriak (airearekiko iragazkortasuna: 10,4 ASTM D737) izerdia kanporatzea sustatuko du, beti lehor egon zaitezen (Storm Fleece Pro). Gainera, anatomikoki pentsatua dago, bularraldeko isolamendua maximizatzeko eta Warmshell Breathe isolatzaile sintetikoaren beroa gordetzeko.

    Jarduerak

    Fast Hiking

    5/5

    Trekking

    5/5

    Trail running

    4/5

    Jasangarritasuna

    Commitment
    Commitment
    • Osagai birziklatuez eginda daude.
    • Osagai natural biodegradagarriez eginda daude.
    • Kotoi organikoz eginda daude.
    • Bluesign® Approved ehunez eginda daude.
    + info
    PFC FreeUraren kontrako tratamendua, toxikorik gabea. + info
    BirziklatuakMaterial birziklatuak erabiliz egina: arrantza-sareak, plastikozko botilak, etab. + info
    Bluesign approved fabricFabrikazio-ehun jasangarriaren ziurtagiria, lan-baldintzak errespetatzen dituena. + info

    Osaera eta zaintza

    Pisua

    320 g.

    Konposaketa

    • Ehun konposaketa: 90%Poliesterra 10%Elastanoa
    • Forru Konposaketa: 100%Poliesterra

    Ehun teknikoak

    microshellTeknologiaren ikuspuntutik, Microshell ehun teknikoa mikrozuntz sintetiko ultra finak erabiliz garatu da ehun ultra arina, oso transpiragarria eta haize-babesa eskaintzen duena lortzeko. PFC (fluorokarburoak) gabeko ura aldarazteko tratamendua darama. Gainera, lumaren aurka eta zuntzezko betekien aurka erresistentea da.
    warmshell_breatheEgitura isolatzaile oso barrubiguna, izerdiaren lurrunketa onaren bidez bero mantentzeko diseinatua, %  100 poliesterrez egindakoa. Teknologia berri honek gorputzaren tenperatura erregulatzen du jarduera oso bizietan. Oso transpiragarria. Beroa jardueran zehar eta pisu gutxikoa. Azkar lehortzen da. Arina eta trinkogarria. Erraz zaintzen da.
    stormfleece_proSTORMFLEECE PRO teknologiak softshellen eta ehun polarren fusio berritzailea dakar; beraz, edozer urtesasoitarako jaka/galtza bikaina da. Kanpoalde sendoak egurats zabala jasaten du, euri eta elurraren kontrakoa da eta haizea blokeatzen du. Barrualde suabeak, aldiz, ondo transpiratzen du, eta lehor mantenduko zaitu.

    Esploratu gure bildumak

    Copyright © 2022 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.