Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

KLIMMER JKT W JAKA

Trekking Series
1644260-1292
249,95 €
Hiru geruzako babesa, oso teknikoa, Shelltec Active Flex gure teknologiarekin egina; iragazgaitza, transpiragarria eta oso sendoa da, beraz. Molde aurrez eratuari eta bi ehun elastikoei esker (horietako bat ripstop da), mugimendu-askatasun handia eta erosotasuna izango dituzu. Gainera, babes-maila handia izango duzu mendiko jarduera ugaritarako. Jaka hau zirkularra izateko ekodiseinatu da, material bakarreko bi ehun birziklatuz eginda baitago. Balio-bizitza amaitzean birzikla daiteke. Jostura termozigilatuak eta ura ondo jasaten duten kremailerak ditu. 20.000 mm-ko ur-zutabea eta 20.000 g/m²/24 h-ko MVP transpiragarritasuna. 3D erako txanoa egokitu daiteke eta patrika handi kremaileradunak ditu bularraldean. Eskuetarako patrika handiak ditu, bai eta kremailera bikoitzarekin egokitu daitezkeen aireztabideak ere besapeetan. Gainera, kremailera bikoitza du aurrealdean, eta, horri esker, errazagoa da arnesarekin batera erabiltzea. Horrez gain, kremaileradun barne-patrika itsatsia du mugikorrerako, barrena itxigailu bikoitzarekin egokitzen da eta eskumuturrak belkro bidez egokitzen dira. Kokots-babesgarri bat du, kremailerak ez urratzeko, bai eta uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua ere. Ehuna (OEKO-TEX® eta Bluesign® ziurtagiriak ditu) kontsumitu ostean birziklatutako plastikozko botiletatik ateratako poliesterrez eginda dago (145 g/m²).

  • Bidalketak eta itzulpenak: Dohainik
  • Itzulpen epea:gehienez 30 egun.
  • #TERNUA

    Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

    KLIMMER JKT W JAKA

    Uraren aurkako babesik handiena, 20/20 jaka honi esker: 20.000 mm-ko ur-zutabea eta 20.000 g/m²/24 h-ko MVP transpiragarritasuna.

    Jarduerak

    Trekking

    5/5

    Alpinismoa

    4/5

    Izotz-eskalada

    4/5

    Erabilerak

    Haizearen kontrako babesa

    5/5

    Euri-jasaren kontrako babesa

    5/5

    Transpiragarritasuna

    5/5

    Jasangarritasuna

    Commitment
    Commitment
    • Osagai birziklatuez eginda daude.
    • Osagai natural biodegradagarriez eginda daude.
    • Kotoi organikoz eginda daude.
    • Bluesign® Approved ehunez eginda daude.
    + info
    BirziklatuakMaterial birziklatuak erabiliz egina: arrantza-sareak, plastikozko botilak, etab. + info
    Bluesign approved fabricFabrikazio-ehun jasangarriaren ziurtagiria, lan-baldintzak errespetatzen dituena. + info
    PFC FreeUraren kontrako tratamendua, toxikorik gabea. + info
    monomaterial
    MonomaterialMaterial bakarrekoak dira; polimero bakar batekin eginak daude. Material bakarrarekin eginda daudenez, produktuak askoz ere errazago birziklatzen dira jantziaren bizitza erabilgarriaren amaieran; horri esker, baliabide gutxiago behar dira eta jantzien ingurumen-eragin orokorra murrizten da. + info
    circular
    CircularEtiketa zirkularrak produktu hau zuntz birziklatu eta birziklagarriekin edo berriztagarri eta biodegradagarriz egina dela esan nahi du. + info

    Osaera eta zaintza

    Pisua

    540 g.

    Konposaketa

    • Ehun konposaketa: 100%Poliesterra
    Patron
    Regular Fit:Patroi erregularreko jantzia. Ternua markako jantzien neurriak ezagutzeko neurrien gida kontsultatu

    Ehun teknikoak

    shelltec_active_flexMikro-filamentuzko (%65 poliamida, birziklatutako arrantza-sareetatik lortutakoa eta % 35 elastanoa) egitura multielastikoak (4 way stretch) isolamendu termiko ona, transpiragarritasuna eta izerdia kanporatzeko gaitasun ona eskaintzen ditu. Ehuna oso elastikoa da eta mugimenduaskatasuna hobetzen du, eta isolamendu eta tenperaturaren erregulazio egokia bermatzen ditu eguraldi hotzean.

    Esploratu gure bildumak

    Copyright © 2025 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.