Arrantza-sare birziklatuetatik datorren Shellstretch teknologiarekin (poliamida bielastikoa) egindako galtzak; oso sendoak, transpiragarriak eta arinak (130 g/m2) dira, eta berehala lehortzen dira. Oso egokiak dira hainbat jardueratarako. Jarduera estatikoetarako (trekkinga) edo aktiboetarako (fast hikinga) aproposak, patroiari eta kordino bidez egokitu daitekeen gerrialde elastikoari esker. - SLIM FIT patroia. - Gerrialde elastikoa, eta kordinoa, hobeto egokitzeko. - Estilo militarreko patrika eta kremailerak laser bidez moztu eta isatsi dira. - Lau patrika kremaileradun (bi aurrealdean + bat estilo militarrekoa + bat atzealdean). - Kremailerek autoblokeoa dute jarduera aktiboagoetan eragozpenak, kulunkak edo katigatzeak saihesteko. - Kordino elastiko eta itxigailu bidez egokitu daitezkeen barrenak. - Uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua (DWR). - OEKO-TEX(R) eta BLUESIGN(R) ziurtagiriak dituen ehuna.
Redcycle erabiltzen ez diren arrantza-sareak bildu eta birziklatzeko proiektu bat da, Aquafilekin lankidetzan, sare horiei beste bizitza bat eman eta etorkizun hobearekin konprometitutako jantzi jasangarri bihurtzeko.
Shellstretch ehun bielastikoa erresistentzia
handikoa, erosoa eta bere forma mantenduta gorputzera egokitzen delako nabarmentzen da.
Transpirazioa gorputzetik azkar urruntzeko
diseinatua, ura aldaratu egiten du eta horregatik primerakoa da mugimenduetan erabateko askatasuna behar den jardueretarako. Ezin hobea da mugimendu askatasun erabatekoa eskatzen duten mendiko jardunetan erabiltzeko.