Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

MOMHILL 1/2 ZIP M KAMISETA

Trekking Series
1208055-0031
Special Price 53,97 € Regular Price 89,95 €
-40%
Gizonentzako bigarren geruza, egokia hainbat jardueratarako. DRYSHELL ehun mikropolarrarekin egina dago, eta fina eta arina den arren, beroa eta transpiragarria da, eta berehala lehortzen da. Erabili ondoren birziklatutako plastikozko botiletatik ateratako poliesterrarekin egina dago. Ezin hobea urte osoan zehar erabiltzeko, oso jantzi erresistentea da eta bolatxoen kontrako erresistentzia handia dauka. Erabilitako ehunak, egiturak eta patroi atletikoak aparteko mugimendu-askatasuna ematen dute. YKK FLAT VSILON kremailerak, kokots-babesgarria eta azpildu elastikoa duten barrenak. Jantziak uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua du (DWR).
  • Doako bidalketa-gastuak 130€-tik gora
  • Itzultzeko epea: 15 egun.

#TERNUA

Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

MOMHILL 1/2 ZIP M KAMISETA

Gure teknikotasun guztia plastikozko botilak birziklatuz sortutako bigarren geruza batean.

Jarduerak

Trekking

5/5

Alpinismoa

5/5

Mendiko eskia

4/5

Erabilerak

Quickdry

5/5

Mugimendu-askatasuna

5/5

Abrasioaren kontrako erresistentzia

4/5

Prestazio teknikoak

Uraren kontrakoa

Uraren kontrako kanpo-tratamendu bat du, PFCrik gabea.

Berehala lehortzen da

Berehala lehortzen delako nabarmentzen den jantzia. Egun beroetarako oso egokia, izerdi egiten dugunerako.

Jostura lauak

Jostura lauak dituen jantzia, kirol-jardunean marruskadurak saihesteko.

Transpiragarria

Gorputz-tenperatura erregulatzeko lagungarria den eta izerdia kanporatzea ere ahalbidetzen duen ehun bat du.

Usainaren kontrako tratamendua

Tratamendu jasangarria aplikatu zaion jantzia, usain txarrik agertzea galarazteko.

Jasangarritasuna

Commitment
Commitment
  • Osagai birziklatuez eginda daude.
  • Osagai natural biodegradagarriez eginda daude.
  • Kotoi organikoz eginda daude.
  • Bluesign® Approved ehunez eginda daude.
+ info
PFC FreeUraren kontrako tratamendua, toxikorik gabea. + info
Bluesign approved fabricFabrikazio-ehun jasangarriaren ziurtagiria, lan-baldintzak errespetatzen dituena. + info
scafeInork nabari ez duen gauza batez ohartu gara: kafearen hondarrek usainak kontrolatzeko duten ahalmena ehunarekin konbina daitekeela. Behin horretaz jabetuta, hondakin horiek birziklatzeari ekin genion ideia errealitate bilakatzeko asmoz. Azkenik, kafearen hondarrak zuntzean aplikatu ziren. Gure ezusterako, S.Café® bidez usainak kontrolatzeaz gain, babesa eskaintzen du izpi ultramoreen aurrean eta berehala lehortzen da. Kafea ez da bakarrik egokia edateko, soinean ere eraman dezakezu!
BirziklatuakMaterial birziklatuak erabiliz egina: arrantza-sareak, plastikozko botilak, etab. + info

Osaera eta zaintza

Pisua

290 g.

Konposaketa

  • Ehun konposaketa: 94%Poliesterra 6%Elastanoa
Patron
Regular Fit:Patroi erregularreko jantzia. Ternua markako jantzien neurriak ezagutzeko neurrien gida kontsultatu

Ehun teknikoak

WarmshellWarmshell ehunak kalitatezko lehengaietatik abiatuz daude fabrikaturik eta teknologia aurreratua erabiliz sortuak, funtzionaltasun-maila handiena lortzeko xedez. Warmshell kategoriak beroa mantentzeko teknologia aldetiko aukera zabala eskaintzen du. Teknologietan izandako aurrerapenak zuntzetan eta akaberetan aplikatzen dira. Horrela, Warmshell kategorian aukera berriak daude etengabe erabilgarri. - Beroari bikain eusten dio, pisurik gaineratu gabe. - Berehala lehortzekoa - Transpiragarritasun handikoa - Iraunkortasun handikoa - Erraz Zaintzekoa

Esploratu gure bildumak

Copyright © 2025 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.