Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

OTTO LITE JKT M JAKA

Trekking Series
1644267-7577
Special Price 59,97 € Regular Price 99,95 €
-40%
Jaka tekniko oso arina eta trinkogarria; haizetik babesten du eta ura ondo jasaten du. Material bakar bateko ehun birziklatuekin egina dagoenez erabat, balio-bizitza amaitzean erraz birzikla daiteke jantzia. Kanpoko Microshell teknologiari esker (ripstop, 20D), jantziak haizetik oso ondo babesten du eta ura ondo jasaten du. Gainera, transpiragarria da, eta bikaina da egun fresko eta haizetsuetarako, bai eta euri fina dagoenetarako ere. Bikaina aire zabaleko jarduera ugari egiteko, bai jantzita, bai garraiatzeko poltsan trinkotua eta behar denean erabiltzeko prest. Ur-zutabea 5.000 mm-koa da. Termozigilatuta ez badago ere, ura ondo jasaten du jakak. Gainera, oso transpiragarria da (30.000 g/m²/24 h-ko MVP). Alboko elastikoei esker, oso erraz egokitzen da txanoa. Doitzeko sistema du bularraldean; horri esker, behar denean airezta daiteke, jaka guztiz ireki beharrik izan gabe. Patrika bat du bularraldean, dena ongi gordetzeko. Barrenak eta eskumuturrak elastikoarekin egokitzen dira. Horri esker, ez da airerik sartzen kanpotik eta oso erosoa da. Jaka erraz asko konprimatzen da garraiatzeko poltsan; bada, erraz asko eraman ahal izango duzu soinean, jarduera ugari egiteko. Kanpoko ehuna poliester % 100 birziklatuzkoa da (plastikozko botiletatik lortu da). Uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua du (DWR), gainera. Gainera, ehunak OEKO-TEX® eta Bluesign® ziurtagiriak ditu.
  • Doako bidalketa-gastuak 130€-tik gora
  • Itzultzeko epea: 15 egun.

#TERNUA

Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

OTTO LITE JKT M JAKA

Jaka tekniko oso arina eta trinkogarria; ura ondo jasaten du.

Jarduerak

Trekking

5/5

Fast Hiking

5/5

Mendi-ibiliak

4/5

Erabilerak

Haizearen kontrako babesa

5/5

Euri arinaren kontrako babesa

5/5

Trinkogarria

5/5

Jasangarritasuna

Commitment
Commitment
  • Osagai birziklatuez eginda daude.
  • Osagai natural biodegradagarriez eginda daude.
  • Kotoi organikoz eginda daude.
  • Bluesign® Approved ehunez eginda daude.
+ info
BirziklatuakMaterial birziklatuak erabiliz egina: arrantza-sareak, plastikozko botilak, etab. + info
Bluesign approved fabricFabrikazio-ehun jasangarriaren ziurtagiria, lan-baldintzak errespetatzen dituena. + info
PFC FreeUraren kontrako tratamendua, toxikorik gabea. + info
monomaterial
MonomaterialMaterial bakarrekoak dira; polimero bakar batekin eginak daude. Material bakarrarekin eginda daudenez, produktuak askoz ere errazago birziklatzen dira jantziaren bizitza erabilgarriaren amaieran; horri esker, baliabide gutxiago behar dira eta jantzien ingurumen-eragin orokorra murrizten da. + info
circular
CircularEtiketa zirkularrak produktu hau zuntz birziklatu eta birziklagarriekin edo berriztagarri eta biodegradagarriz egina dela esan nahi du. + info

Osaera eta zaintza

Pisua

220 g.

Konposaketa

  • Ehun konposaketa: 100%Poliesterra
Patron
Regular Fit:Patroi erregularreko jantzia. Ternua markako jantzien neurriak ezagutzeko neurrien gida kontsultatu

Ehun teknikoak

microshellTeknologiaren ikuspuntutik, Microshell ehun teknikoa mikrozuntz sintetiko ultra finak erabiliz garatu da ehun ultra arina, oso transpiragarria eta haize-babesa eskaintzen duena lortzeko. PFC (fluorokarburoak) gabeko ura aldarazteko tratamendua darama. Gainera, lumaren aurka eta zuntzezko betekien aurka erresistentea da.

Esploratu gure bildumak

Copyright © 2025 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.