Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

RAKAPOSHI JKT W JAKA

Protech Series
1643726-6268
Special Price 299,97 € Regular Price 499,95 €
-40%
Emakumeentzako Rakaposhi jaka gure lagun alpinisten zehaztasun teknikoak kontuan hartuta diseinatu da, eta ISPO Gold Award saria irabazi du. Goi-mendiko jantzi bat da, eta edozein espediziotan babestuta egoteko behar diren funtzio guztiak ditu. Schoeller Aerobrane mintz birziklatua eta iraunkorra du (10k/90k), lau norabidetan elastikoa da, iragazgaitza eta transpiragarria, edozein egoera klimatikotan ahalik eta gehien babesteko. Jaka zure mugimendu guztietara egokitzen da, eta segurtasun osoa ematen dizu. Gainera, eskalada egiteko kaskoarekin erabil daiteke. Mikrozuntz leundua dauka ahoaren eta kokotsaren inguruan; lepo luzeak erabat babesten du zure aurpegia ekaitzetan; bizkarraldea apur bat luzeagoa da eguratsean babes handiagoa emateko, eta ukondoak artikulatuak dira. Patrika guztiek erabilera zehatz bat dute: eskuak berotzeko bi patrika, uraren kontrako W&T kremailerekin (eskaladako arnesaren gerritik kanpo); forfaita eramateko patrika bat ezkerreko mahukan, uraren kontrako W&T kremailerekin, eta, azkenik, saretazko bi patrika handi barrualdean, betaurrekoak, eskularruak edo ur-botila eramateko. Jaka honek edozein egoera klimatikotan babestuko zaitu. Horregatik, elurretako hegal desmuntagarri bat dauka, eta eskumuturrak belkroarekin sendotuta (neguko eskularruekin bateragarriak). Gainera, jantzi jasangarria da, ehun birziklatuekin egina dagoelako, PFCrik gabeko Shoeller Ecorepel tratamendua duelako (DWR) eta Bluesign(R) ziurtagiria duelako.
  • Doako bidalketa-gastuak 130€-tik gora
  • Itzultzeko epea: 15 egun.

#TERNUA

Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

RAKAPOSHI JKT W JAKA

Jaka hau oso teknikoa eta jasangarria da, eta bikaina da mendiko muturreko klimetarako. Schoeller geruza du (90 k-ko transpiragarritasuna) eta, horri esker, merkatutako alpinismo-jantzi transpiragarriena da.

Jarduerak

Izotz-eskalada

5/5

Eski Alpinoa

5/5

Mendiko eskia

5/5

Erabilerak

Haizearen kontrako babesa

5/5

Euri-jasaren kontrako babesa

5/5

Abrasioaren kontrako erresistentzia

4/5

Prestazio teknikoak

Arina

Pisu txikiko jantzia, erosotasun-plus bat ematen duena eta erraz garraiatzeko modukoa dena.

Iragazgaitza

Urik ez sartzeko mintz bat du, jantzia iragazgaitz egiten duena.

Jostura lauak

Jostura lauak dituen jantzia, kirol-jardunean marruskadurak saihesteko.

Haize-babesgarria

Haizerik ez sartzeko ehun bat duen jantzia, aire zabaleko jarduerak erosoago egitea ahalbidetzen duena.

Transpiragarria

Gorputz-tenperatura erregulatzeko lagungarria den eta izerdia kanporatzea ere ahalbidetzen duen ehun bat du.

Jasangarritasuna

Commitment
Commitment
  • Osagai birziklatuez eginda daude.
  • Osagai natural biodegradagarriez eginda daude.
  • Kotoi organikoz eginda daude.
  • Bluesign® Approved ehunez eginda daude.
+ info
PFC FreeUraren kontrako tratamendua, toxikorik gabea. + info
BirziklatuakMaterial birziklatuak erabiliz egina: arrantza-sareak, plastikozko botilak, etab. + info
Bluesign approved fabricFabrikazio-ehun jasangarriaren ziurtagiria, lan-baldintzak errespetatzen dituena. + info

Osaera eta zaintza

Pisua

630 g.

Konposaketa

  • Ehun konposaketa: 100%Poliesterra
Patron
Regular Fit:Patroi erregularreko jantzia. Ternua markako jantzien neurriak ezagutzeko neurrien gida kontsultatu

Esploratu gure bildumak

Copyright © 2025 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.