Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

SHARPU 2.0 JKT M JAKA

Protech Series
1644025-7570
Jaka tekniko oso arina, oso egokia bigarren geruza gisa edo kanpoaldeko geruza gisa erabiltzeko, eguraldia aldeko dagoenean. Kanpoaldea ura ondo jasaten duen Pertex Quantum ehun birziklatuarekin egina da (PFCrik gabeko DWR tratamendua), eta barnealdea, poliamidazko forru birziklatu arin eta sendoarekin (10D). Barnealdean PrimaLoft isolatzailea daukate (80 g), P.U.R.E. teknologiarekin egina; hau da, labeko beroaren ordez, airea erabili da ehuna fabrikatzeko. Horri esker, isolamendu handia ematen du hezetasun-baldintzetan ere. Gainera, nabarmen murrizten dira karbono-emisioak. Oso arina eta trinkogarria da (bere patrikan gorde daiteke), erabat haize-babesgarria eta transpiragarria.   Ezaugarriak   ·         Regular fit. ·         Diseinu ergonomikoa, mugimendu-askatasun handia emateko. ·         Pertex(R) Quantum ehun birziklatua kanpoaldean. ·         PrimaLoft Gold P.U.R.E. teknologia.- Isolamendu handia ematen du hezetasun-baldintzetan ere. Gainera, fabrikatzeko teknologia berri horrek nabarmen murrizten ditu karbono-emisioak. ·         Poliamida birziklatua barnealdean (10D). ·         Eskuetarako 2 patrika, YKK kremailerarekin, arnesa jantzita ere erabili ahal izateko modukoak. ·         Itxigailu bidez egokitu daitekeen barrena. ·         Ehun elastikoa eskumuturretan. ·         PFCrik gabeko DWR tratamendua. ·         Ehunak erabili ondoren birziklatutako plastikozko botilekin eginak dira. ·         Bluesign ziurtagiria duten ehunak.
  • Doako bidalketa-gastuak 130€-tik gora
  • Itzultzeko epea: 15 egun.

#TERNUA

Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

SHARPU 2.0 JKT M JAKA

<table><tr><td>Edonora SHARPU jaka arin, trinkogarri, iragazgaitz, haizearen kontrako eta transpiragarriarekin. Gizonentzako jaka hau ezin hobea da edozein jardueratarako. Teknikoa eta oso arina, jantzi hobeezina da bigarren geruza gisa edo kanpoaldeko geruza gisa erabiltzeko, eguraldia aldeko dagoenean. Kanpoaldea birziklatutako Pertex Quantum ehunez -uraren kontrako material batez (PFCrik gabeko DWR)- fabrikatuta dago, eta birziklatutako 10D poliamidaz forratuta du, berriz, barrualdea; horregatik, oso jantzi arina eta sendoa da. Gainera, PRIMALOFT(R) Gold Insulation P.U.R.E isolamendu-teknologia jasangarriari esker, isolamendu optimoa lortzen da, baita hezetasun-kondizioetan ere. </td></tr></table>

Jarduerak

Alpine

5/5

Ice climbing

5/5

Erabilerak

Alpine

5/5

Ice climbing

5/5

Jasangarritasuna

Commitment
Commitment
  • Osagai birziklatuez eginda daude.
  • Osagai natural biodegradagarriez eginda daude.
  • Kotoi organikoz eginda daude.
  • Bluesign® Approved ehunez eginda daude.
+ info

Ehun teknikoak

Pertex QuantumPertex Quantum da gure ehundurarik arinena. Zinez luma-pisua da, izan ere, 30g/m2-koa da bere pisua. Ahalik eta hari finena erabiltzen dugu, ahalik eta harizpi gehienez hornitua. Gure ustez, arinagoa izateak ez du esanahi hauskorragoa izatea. Pertex Quantum® da horren erakusgarri, erresistentzia-pisu oreka onena eskaintzen baitu. Urraduren eta asko erabiltzearen erruz kaltetzearen aurkako erresistentzia eta bere josturen sendotasuna egokiak ditu materialaren pisua aintzat hartuz. Pertex Quantum® ehundura trinkoari esker, lumei dagokienez ere erresistentea da. Gama goreneko produktu ugaritan erabil daiteke, esate baterako, lo-zakuetan, lumazko jantzietan eta espedizioetarako materialetan.

Esploratu gure bildumak

Copyright © 2025 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.