SIGNAL PEAK M JAKA
Trekking Series
1643168-5444
Gizonentzako jaka hibrido isolatzailea. Txanoa, mahukak eta bizkarraldea Warmshell Eco ehunez eginak daude. Birziklatutako ehun elastikoa da, transpiragarritasuna errazten duena, eta, hala, erosotasun termikoa sentiarazten duena. Aurrealdea Microshell Eco ehun birziklatuz egina dago; haize-babesgarria da eta uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua du, iraunkortasuna bermatzeko. Jantzi arina, transpiragarria eta haize-babesgarria da, eta mugimendu-askatasuna ematen du, alboetako ehun elastikoei esker. Jakak eskuetarako 2 patrika ditu, hatz lodiarentzako zuloa duten eskumuturrak –azpildura elastikoz azpilduak–, txanoa, lokarri eta itxigailu bidez egokitu daitekeen barrena eta jostura lauak, urradurak eragozteko. Bakterioen aurkako S.Café tratamendu naturala du, usain txarra eragozteko.
Bidalketak eta itzulketak doan.
Itzulketak doan 30 egunetan
#TERNUA
Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.
Informazio gehiago
Ekintzak eta ezaugarriak
Ehun teknikoak
Commitment

COMMITMENT LOGOA DARAMATEN TERNUAKO PRODUKTUAK...
- Osagai birziklatuez eginda daude.
- Osagai natural biodegradagarriez eginda daude.
- Kotoi organikoz eginda daude.
- Bluesign® Approved ehunez eginda daude.
Janzki honetan

