Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

SPIKE HYBRID JKT W JAKA

Adrenalite Series
1644320-9937
219,95 €
SPIKE HYBRID jaka berria ADRENALITE lerroaren hiru ardatz nagusietan oinarrituta sortu da: arintasuna, errendimendua eta mugimendu-askatasuna, eta gainera material birziklatuekin eginda dago. Ehunen konbinazio eta kokapen adimendunak aukera ematen du bero gehien eta haizearen kontrako babes handiena behar duten eremuak ripstop ehun oso arinarekin (15D) egitea, 100 g-ko Primaloft Gold Insulation Luxe betegarriarekin batera. Aldi berean, mugimendu-askatasun handiagoa, bero-ahalmen txikiagoa eta transpiragarritasun handiagoa behar dituzten eremuak Warmshell ehunarekin eginak dira, alboetan, bizkarraldean, txanoan, besapean eta gerrialdean. Horri esker, jaka berritzaile hau aire zabaleko jarduera ugaritarako baliagarria da, hotzaren kontrako babes bikaina, gehiegizko beroaren kanporatzea eta transpiragarritasuna eskainiz, eta behar denean errendimendu altua bermatuz. Ia urte osoan zehar erabil daiteke, jarduera eta inguruaren arabera. Arina eta trinkoa denez, erraz eramaten da. Jakak xehetasun tekniko hauek ditu: haizearen kontrako egitura ezkutua lepoan, slim fit egokitzapena, txano oso estua kaskoaren azpian eramateko moduan, bi patrika handiak kremailerarekin eskuetarako eta hiru barne-patrika (horietako bat Power Mesh ehunez egina). Warmshell birziklatua eta bakterioen aurkako tratamendua alboetan, txanoan eta gerrialdean darabil, eta kanpoaldean poliester birziklatuz egindako Microshell ehuna (20D eta 45 g/m²) du. Ehun guztiek PFCrik gabeko uraren kontrako tratamendua (DWR) eta Bluesign zein OEKO-TEX ziurtagiriak dituzte.

  • Bidalketak eta itzulpenak: Dohainik
  • Itzulpen epea:gehienez 30 egun.
  • #TERNUA

    Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

    SPIKE HYBRID JKT W JAKA

    SPIKE HYBRID jaka arina eta trinkoa da, Primaloft Gold Luxe isolamenduarekin beroa eta babesa ematen duena. Warmshell birziklatuari esker transpiragarria da eta mugimendu-askatasuna bermatzen du, urte osoan jarduera askotarako aproposa.

    Jarduerak

    Trekking

    5/5

    Aisialdia eta bidaiak

    4/5

    Erabilerak

    Haizearen kontrako babesa

    5/5

    Transpiragarria

    3/5

    Prestazio teknikoak

    Uraren kontrakoa

    Uraren kontrako kanpo-tratamendu bat du, PFCrik gabea.

    Arina

    Pisu txikiko jantzia, erosotasun-plus bat ematen duena eta erraz garraiatzeko modukoa dena.

    Haize-babesgarria

    Haizerik ez sartzeko ehun bat duen jantzia, aire zabaleko jarduerak erosoago egitea ahalbidetzen duena.

    Jasangarritasuna

    Commitment
    Commitment
    • Osagai birziklatuez eginda daude.
    • Osagai natural biodegradagarriez eginda daude.
    • Kotoi organikoz eginda daude.
    • Bluesign® Approved ehunez eginda daude.
    + info
    BirziklatuakMaterial birziklatuak erabiliz egina: arrantza-sareak, plastikozko botilak, etab. + info
    PFC FreeUraren kontrako tratamendua, toxikorik gabea. + info
    Bluesign approved fabricFabrikazio-ehun jasangarriaren ziurtagiria, lan-baldintzak errespetatzen dituena. + info

    Osaera eta zaintza

    Pisua

    415 g.

    Konposaketa

    • Ehun konposaketa: 100%Poliesterra
    • Forru Konposaketa: 100%Poliesterra
    • Betegarri konposaketa: 100003
    Patron
    Slim Fit:Gorputzera egokitzen den jantzia, patroi estukoa. Jantzia lasaiago geratzea nahi izanez gero, neurri handiagoa hartzeko aukera kontuan hartu.

    Ehun teknikoak

    Primaloft GoldPrimaLoft® Gold Insulation Luxe da errendimendurik handiena eskaintzen duen gure isolatzaile sintetikoa, epeltasun - pisu oreka paregabeaz. PrimaLoft® erako milioika zuntzek gorputzeko beroari eusten diote eta, modu horretan, epeltasun harrigarria ematen dute, baita hezetasuna dagoenean ere. Ura aldarazteko teknologia patentatuak mikrozuntz horiek hezetasunik gabe mantentzea bermatzen du, izan ere, hezetasun horrek pisua areagotzea eta isolamendurako ahalmena galtzea eragingo luke. Berrikuntza horrek joko-arauak aldatzea dakar, lumatxa estandarraren arintasun epela, leuntasuna, eramangarritasuna eta erosotasuna pakete sintetiko iragazgaitz bakarrean txertatuz.
    microshellTeknologiaren ikuspuntutik, Microshell ehun teknikoa mikrozuntz sintetiko ultra finak erabiliz garatu da ehun ultra arina, oso transpiragarria eta haize-babesa eskaintzen duena lortzeko. PFC (fluorokarburoak) gabeko ura aldarazteko tratamendua darama. Gainera, lumaren aurka eta zuntzezko betekien aurka erresistentea da.
    WarmshellWarmshell ehunak kalitatezko lehengaietatik abiatuz daude fabrikaturik eta teknologia aurreratua erabiliz sortuak, funtzionaltasun-maila handiena lortzeko xedez. Warmshell kategoriak beroa mantentzeko teknologia aldetiko aukera zabala eskaintzen du. Teknologietan izandako aurrerapenak zuntzetan eta akaberetan aplikatzen dira. Horrela, Warmshell kategorian aukera berriak daude etengabe erabilgarri. - Beroari bikain eusten dio, pisurik gaineratu gabe. - Berehala lehortzekoa - Transpiragarritasun handikoa - Iraunkortasun handikoa - Erraz Zaintzekoa

    Esploratu gure bildumak

    Copyright © 2025 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.