Lumazko betegarria duen jaka teknikoa. Pertex Quantum Pro ehuna kanpoaldean, ura eta haizea ondo jasaten dituena (PFCrik gabe). 80 g-ko Neokdun FP800 luma birziklatuzko betegarria. Microshell ECO 20D ehunezko forrua. Jantzia gordetzeko poltsa barne.
https://www.ternua.com/es/eu/urlabari-down-jkt-w-jaka-1643282-2144.html42785URLABARI DOWN JKT W JAKALumazko betegarria duen jaka teknikoa. Pertex Quantum Pro ehuna kanpoaldean, ura eta haizea ondo jasaten dituena (PFCrik gabe). 80 g-ko Neokdun FP800 luma birziklatuzko betegarria. Microshell ECO 20D ehunezko forrua. Jantzia gordetzeko poltsa barne.https://static.ternua.com/media/catalog/product/1/6/1643282-2144-1-CHAQUETA-URLABARI-DOWN-JKT-W.jpg0outofstock00000https://static.ternua.com/media/catalog/product/1/6/1643282-2144-1-CHAQUETA-URLABARI-DOWN-JKT-W.jpg2019-09-11T08:06:22+0000MujerTrekking Series
#TERNUA
Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.
Emakumeentzako jaka teknikoa, luma birziklatuko betegarriarekin. Jasangarria da,·Pertex Quantum Eco ehuna duelako kanpoaldean (PFCrik gabe) eta, horri esker, ura eta haizea ondo jasaten ditu. Jantzia gordetzeko poltsa ere badu.
Birziklaturiko nylon haize-babesgarria da, oihal arina, oso iraunkorra eta erresistentea da. Klima txarraren aurkako babesa eskeintzen du eta tratamendu iraunkorra du ura aldarazteko PFC gabekoa eta babes gaitasun ona dute haizearen aurrean.
"Pertex Quantum® da gure ehundura arinena.
Zinez luma-pisua da, izan ere, 30g/m2-koa da
bere pisua. Ahalik eta hari finena baliatzen dugu,
ahalik eta harizpi gehienez hornitua.
Gure ustez, arinagoa izateak ez du esanahi
hauskorragoa izatea. Pertex Quantum® da horren
erakusgarri, erresistentzia-pisu oreka onena eskaintzen
baitu. Urraduren eta asko erabiltzearen erruz kaltetzearen
aurkako erresistentzia eta bere josturen sendotasuna
egokiak dira materialaren pisua aintzat hartuz. Neurrira
egokitutako jaketan erabili daiteke. Dena de, erreduren
aurkako erresistentzia ez da alderagarri 44 decitex-eko
pisu estandarra duen ehundura batekin.
Partex Quantum® ehundura trikoari esker, lumei
dagokienez ere erresistentea da. Gama goreneko
produktu ugaritan erabil daiteke, esate baterako, lozakuetan,
lumazko jantzietan eta espedizioetarako
materialeta. Ekipamendu onaren zale amorratuen
ametsa da.
Propietate nagusiak:
• Pisu ultra-arina, 30 g/m2.
• Trinkoa.
• Erresistentzia-pisu oreka bikaina.
• Arina eta erresistentea. Pisuaren %25-50 murritz
daiteke sendotasun nahiz erreduren aurkako
erresistentzia gehiegi sakrifikatu gabe.
• Paketatzean bolumenaren %50 hartzen du 44
decitex-eko ehundura estandarrekin alderatzen
badugu."
Birziklaturiko lumatxa erabilitako izara eta janzkietatik lortzen da, hau da, beren balio-bizitza osatu duten ohe-jantzi eta janzkietatik. Lumatxaren eta lumaren betegarrien balio-bizitza amaitutako produktuena baino luzeagoa izan ohi da. Hori dela eta, produktu hoien luma eta lumatxaz eginiko betegarria ateratzen da. Lumatxa sailkatu eta prozesatu egiten da garbiketa eta errendimenduari loturiko beste estandarrak betetzeko. NEOKDUN lumatxa birziklatuei prozesu berritzaile bat aplikatu behar zaie, ahalik eta garbitasun-maila eta errendimendu handiena izateko, bukatutako produktuen betegarri berri modura. Prozesuak ingurumena errespetatzen du eta ez da produktu kimiko kaltegarririk erabiltzen.