Jantzi geruza bikoitzeko emakumeentzako jaka teknikoa jarduera mota guztietan. WARMSHELL ehunak BLUESIGN® ziurtagiria du, eta horrek kalitatea, erosotasuna, transpiragarritasuna eta arintasuna bermatzen ditu, baita berehala lehortzeko gaitasuna ere. Ternua etxeak usain txarrak eragozten ditu, eta bakterioen aurkako POLYGIENE® tratamendua ematen du. Oso seguru sentituko zara bere askotariko elementuei esker: kokots-babesgarria urradurak eragozteko, patrika ugari gauzak gordetzeko, eta, azkenik, uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua (DWR), jantzia iragazgaitz egiteko.
Warmshell ehunak kalitatezko lehengaietatik abiatuz daude fabrikaturik eta teknologia aurreratua erabiliz sortuak, funtzionaltasun-maila handiena lortzeko xedez. Warmshell kategoriak beroa mantentzeko teknologia aldetiko aukera zabala eskaintzen du. Teknologietan izandako aurrerapenak zuntzetan eta akaberetan aplikatzen dira. Horrela, Warmshell kategorian aukera berriak daude etengabe erabilgarri.
- Beroari bikain eusten dio, pisurik gaineratu gabe.
- Berehala lehortzekoa
- Transpiragarritasun handikoa
- Iraunkortasun handikoa
- Erraz Zaintzekoa