Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

BARSON PT M GALTZA

Trekking Series
1273737-5775
95,95 €
Galtzak, oso arinak eta egokiak hainbat jardueratarako. Poliamida bielastiko birziklatuarekin eginak dira, REDCYCLE arrantza-sareetatik eta kontsumitu ondorengo materialetik ateratako ehunarekin (130 g/m2). Patroi modernoa, berritzailea, ergonomikoa eta kono-itxurakoa. Gerrialdeko eta barrenetako goma elastikoak eta ehun leunak aparteko erosotasuna eta mugimendu-askatasuna ematen dute. Urraduren kontrako erresistentzia handia dute, eta oso sendoak dira. - SHELLSTRETCH teknologia bielastikoa eta berehala lehortzen dena. - Gerrialdea kordino ikusezin baten bidez ere egokitu daiteke. - Hiru patrika kremaileradun (bi aurrealdean eta estilo militarreko bat). - Uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua (DWR). - Erabilitako ehunek BLUESIGN(R) ziurtagiria daukate. - Arrantza-sareak eta kontsumitu ondorengo materialak birziklatuta lortutako ehuna.

  • Bidalketak eta itzulpenak: Dohainik
  • Itzulpen epea:gehienez 30 egun.
  • Arreta zerbitzuko kontaktua : shop-online@ternuagroup.com
  • #TERNUA

    Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

    BARSON PT M GALTZA

    Arintasuna, leuntasuna eta iraunkortasuna, gizonentzako galtza berean. Jantzi elastiko honek erosotasuna emango dizu jarduera guztietan, uraren kontrakoa eta urraduren aurka erresistentea delako eta berehala lehortzen delako. Galtza hauek Ternua etxearen politika jasangarriaren erakusgarri dira, erabili osteko materialekin eta arrantza-sare birziklatuekin eginda daude eta (REDCYCLE).

    Jarduerak

    Leisure

    5/5

    Hiking

    5/5

    Fast Hiking

    4/5

    Redcycle

    NETS THAT ARE TRANSFORMED TO TRANSFORM THE WORLD.

    Redcycle erabiltzen ez diren arrantza-sareak bildu eta birziklatzeko proiektu bat da, Aquafilekin lankidetzan, sare horiei beste bizitza bat eman eta etorkizun hobearekin konprometitutako jantzi jasangarri bihurtzeko.

    Jasangarritasuna

    Commitment
    Commitment
    • Osagai birziklatuez eginda daude.
    • Osagai natural biodegradagarriez eginda daude.
    • Kotoi organikoz eginda daude.
    • Bluesign® Approved ehunez eginda daude.
    + info
    PFC FreeUraren kontrako tratamendua, toxikorik gabea. + info
    -
    Bluesign approved fabricFabrikazio-ehun jasangarriaren ziurtagiria, lan-baldintzak errespetatzen dituena. + info

    Osaera eta zaintza

    Pisua

    305 g.

    Konposaketa

    • Ehun konposaketa: 85%Poliamida 15%Elastanoa

    Ehun teknikoak

    ShellstretchShellstretch ehun bielastikoa erresistentzia handikoa, erosoa eta bere forma mantenduta gorputzera egokitzen delako nabarmentzen da. Transpirazioa gorputzetik azkar urruntzeko diseinatua, ura aldaratu egiten du eta horregatik primerakoa da mugimenduetan erabateko askatasuna behar den jardueretarako. Ezin hobea da mugimendu askatasun erabatekoa eskatzen duten mendiko jardunetan erabiltzeko.

    Esploratu gure bildumak

    Copyright © 2022 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.