Galtzak, beroak eta hainbat jardueratarako egokiak. Poliamida bielastiko birziklatuarekin eginak dira, REDCYCLE arrantza-sareetatik eta kontsumitu ondorengo materialetik ateratako ehunarekin (224 g/m2). Patroi modernoa, berritzailea, ergonomikoa eta kono-itxurakoa. Gerrialdeko eta barrenetako goma elastikoak eta ehun leunak aparteko erosotasuna eta mugimendu-askatasuna ematen dute. Urraduren kontrako erresistentzia handia dute, eta oso sendoak dira. - SHELLSTRETCH teknologia bielastikoa eta berehala lehortzen dena. - Gerrialdea kordino ikusezin baten bidez ere egokitu daiteke. - Hiru patrika kremaileradun (bi aurrealdean eta estilo militarreko bat). - Uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua (DWR). - Erabilitako ehunek BLUESIGN(R) ziurtagiria daukate. - Arrantza-sareak eta kontsumitu ondorengo materialak birziklatuta lortutako ehuna.
Emakumeentzako galtza birziklatuak, mendi-ibilaldietan erabiltzeko pentsatuak. Beroak direnez, tenperatura hotzetatik babestuko zaituzte; gainera, iraunkorrak eta urraduren kontra oso erresistenteak dira. Ternua etxearen REDCYCLE proiektukoak dira, poliamida bielastiko birziklatuarekin eginak daudelako (arrantza-sareetatik eta erabili osteko materialetatik ateratako ehuna; 224 g/m2), eta BLUESIGN® ziurtagiria dutelako. Galtzek patroi moderno eta berritzailea dute, ergonomikoa eta kono itxurakoa; gainera, gerrialdea eta barrenak elastikoak dira, zure mugimendu guztietara egokitzeko. Jantziak SHELLSTRETCH teknologia dauka; beraz, bielastikoa da eta berehala lehortzen da. Gainera, uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua du (DWR).
Shellstretch ehun bielastikoa erresistentzia
handikoa, erosoa eta bere forma mantenduta gorputzera egokitzen delako nabarmentzen da.
Transpirazioa gorputzetik azkar urruntzeko
diseinatua, ura aldaratu egiten du eta horregatik primerakoa da mugimenduetan erabateko askatasuna behar den jardueretarako. Ezin hobea da mugimendu askatasun erabatekoa eskatzen duten mendiko jardunetan erabiltzeko.