KUSOFIT galtzen eta mallen arteko hibrido bat da, SUPER SLIM FIT, beroa eta egokia hainbat jardueratarako. Poliamida bielastiko birziklatuarekin egina dago, REDCYCLE arrantza-sareetatik eta kontsumitu ondorengo materialetik ateratako ehunarekin (224 g/m2). Patroi ergonomiko estuari, egokitu daitekeen gerrialde elastikoari eta ehunaren leuntasunari esker oso erosoa da eta mugimendu-askatasun bikaina ematen du hala jarduera aerobikoetarako nola estatikoagoak direnetarako. Urraduren kontrako erresistentzia handia dute, eta oso sendoak dira. - SHELLSTRETCH teknologia bielastikoa eta berehala lehortzen dena. - Gerrialde elastikoa dute, kordino bidez egokitu daitekeena. - Lau patrika kremaileradun (bi aurrealdean, estilo militarreko bat eta beste bat atzealdean). - Estilo militarreko patrika laser bidez moztu eta isatsi da. - Uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua (DWR). - Erabilitako ehunek BLUESIGN(R) ziurtagiria daukate. - Arrantza-sareak eta kontsumitu ondorengo materialak birziklatuta lortutako ehuna.
KUSOFIT galtzen eta mallen arteko nahasketa bat da. Emakumeentzako galtza birziklatu hauek SUPER SLIM FIT moldea dute, eta zure gorputzera egokitzen dira edozein jardueratan. Oso ehun beroa dute, eta gure REDCYCLE proiektukoak dira, poliamida bielastiko birziklatuarekin eginak daudelako (arrantza-sareetatik eta erabili osteko materialetatik ateratako ehuna; 224 g/m2). Duten patroi ergonomikoari, egokitu daitekeen gerrialde elastikoari eta ehunaren leuntasunari esker, oso erosoak dira bai jarduera aerobikoak egiteko bai jarduera estatikoagoak egiteko. Oso iraunkorrak dira, eta urraduren kontra erresistenteak. SHELLSTRETCH teknologiari esker, bielastikoak dira, eta berehala lehortzen dira. Gainera, uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua dute (DWR).
Shellstretch ehun bielastikoa erresistentzia
handikoa, erosoa eta bere forma mantenduta gorputzera egokitzen delako nabarmentzen da.
Transpirazioa gorputzetik azkar urruntzeko
diseinatua, ura aldaratu egiten du eta horregatik primerakoa da mugimenduetan erabateko askatasuna behar den jardueretarako. Ezin hobea da mugimendu askatasun erabatekoa eskatzen duten mendiko jardunetan erabiltzeko.