Bigarren geruza txanoduna, jarduera askotarako egokia, DRYSHELL ehunaren bertsio berri batez egina (elastikoagoa eta jacquardeko erlauntz-egitura duena, bero-ahalmen handiagoa eskaintzeko). BIRZIKLATUA izateaz gainera, oso transpiragarria da, eta berehala lehortzen da. Bikaina urte osoan erabiltzeko. Nola ehunak hala patroi atletikoak aparteko mugimendu-askatasuna ematen dute. - Patrika kremaileradunak eskuetarako. - Patrika itsatsi kremaileradunak mahuketan, gauza txikiak edo giltzak gordetzeko. - Jostura lauak. - YKK VISLON FLAT kremailerak, azkarrago ixteko. - Kokots-babesgarria, kremaileraren urradurak saihesteko. - Behealdeek eta txanoak azpildura elastikoa dute. - Bolatxoen kontrako erresistentzia ona. - Uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua (DWR). - Erabilitako ehunak BLUESIGN(R) ziurtagiria du. - Poliesterra erabili ondoren birziklatutako plastikozko botiletatik ateratakoa da.
Jarduera anitzeko txanodun bigarren geruza, elastikotasun handiko birziklatutako DRYSHELL ehunez egina eta ahalmen termiko handiagoa ematen duen erle-habiaren egitura duena. Transpiragarria, lehortze azkarrekoa eta patroi atletikoa duena, mugitzeko askatasun eta erosotasun handia eskaintzen du urte osoan zehar.
Jarduerak
Trekking
5/5
Ski Touring
5/5
Hiking
5/5
Erabilerak
Quick dry
5/5
Freedom of movement
5/5
Warmth capacity
3/5
Jasangarritasuna
PFC FreeUraren kontrako tratamendua, toxikorik gabea.+ info
Teknologiaren ikuspuntutik, Dryshell ehun teknikoa mikrozuntzak erabiliz garatu da izerdia kanpora ateratzeko eta berehalako lehortzea lortzeko. Transpiragarritasun apartaz gain, kirolariari erosotasun handiena eskaintzen dio, bere errendimendua optimizatu eta hobetuz.