Galtza teknikoak, beroak eta hainbat jardueratarako egokiak. Poliamida bielastiko birziklatuarekin eginak dira, REDCYCLE arrantza-sareetatik eta kontsumitu ondorengo materialetik ateratako ehunarekin (224 g/m2). SLIM FIT patroi ergonomikoak, gerrialdea egokitzeko belkrozko zerrenda bikoitzak eta ehun leunak aparteko erosotasuna eta mugimendu-askatasuna ematen dute. Urraduren kontrako erresistentzia handia dute, eta oso sendoak dira. - SHELLSTRETCH teknologia bielastikoa eta berehala lehortzen dena. - Gerrialdea belkro bikoitzarekin egokitzen da, eta gerrikorako euskarriak dituzte. - Lau patrika kremaileradun (bi aurrealdean, estilo militarreko bat eta beste bat atzealdean). - Uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua (DWR). - Erabilitako ehunek BLUESIGN(R) ziurtagiria daukate. - Arrantza-sareak eta kontsumitu ondorengo materialak birziklatuta lortutako ehuna.
Emakumeentzako galtza tekniko, birziklatu eta bero hauek oso egokiak dira edozein jarduera egiteko, ehunaren elastikotasunari esker, edozein mugimendu egin ahal izango duzulako eta bero mantenduko zarelako. Gure REDCYCLE proiektukoak dira, poliamida bielastiko birziklatuarekin eginak daudelako (arrantza-sareetatik eta erabili osteko materialetatik ateratako ehuna; 224 g/m2) eta BLUESIGN® ziurtagiria dutelako. SLIM FIT patroi ergonomikoak, gerrialdea egokitzeko belkrozko zerrenda bikoitzak eta ehun leunak aparteko erosotasuna eta mugimendu-askatasuna ematen dute. Gainera, iraunkorrak dira eta erresistentzia handia dute urraduren kontra. Horrez gain, SHELLSTRETCH teknologiari esker, ehuna berehala lehortzen da, eta uraren kontrako tratamendua (DWR) PFCrik gabekoa da. Zure ibilaldi guztietan erabiltzeko jantzirik onena.
Shellstretch ehun bielastikoa erresistentzia
handikoa, erosoa eta bere forma mantenduta gorputzera egokitzen delako nabarmentzen da.
Transpirazioa gorputzetik azkar urruntzeko
diseinatua, ura aldaratu egiten du eta horregatik primerakoa da mugimenduetan erabateko askatasuna behar den jardueretarako. Ezin hobea da mugimendu askatasun erabatekoa eskatzen duten mendiko jardunetan erabiltzeko.