Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

SELKENAR PT W PRAKA

Trekking Series
1274052-4694
149,95 €
Emakumeentzako galtza teknikoak, ezin erosoagoak eta prestazio bikainekin. Bi teknologia uztartzen dituzte: SHELLSTRETCH, bielastikoa eta berehala lehortzen dena, eta STORMFLEECE PRO, haize eta urarekiko erresistentzia handikoa, rain test proba gainditzeko modukoa. Ehunek poliamida bielastiko birziklatuaren hariak dituzte, REDCYCLE arrantza-sareetatik eta kontsumitu ondorengo poliamidatik ateratakoak eta horregatik dira galtza hauek hain sendoak. Patroi ergonomiko eta estua, gerri erregulagarria, errendimendua hobetzeko irekidurak eta aireztatzea dira galtza hauek aire zabaleko jarduera ugaritarako ezin hobe bihurtzen dituztenak. Barrualde eskuilatuak erosotasun handiagoa, beroa eta erabilera atsegina bermatzen ditu. Barrenek kremailera eta hauspoa dute, mendiko botak jantzita izanda ere galtzak errazago jartzeko eta kentzeko. Gure jasangarritasun konpromisoari helduta, uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua daramate (DWR) eta ehunak BLUESIGN® ziurtagiria du.
  • Doako bidalketa-gastuak 130€-tik gora
  • Itzultzeko epea: 15 egun.

#TERNUA

Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

SELKENAR PT W PRAKA

Trekking a zein mendiko eskia, teknikotasunaren aldeko apustu argia diren galtza jasangarri hauekin.

Jarduerak

Mendiko eskia

4/5

Izotz-eskalada

4/5

Erabilerak

Mugimendu-askatasuna

5/5

Abrasioaren kontrako erresistentzia

4/5

Abrassion resistance

4/5

Prestazio teknikoak

Berehala lehortzen da

Berehala lehortzen delako nabarmentzen den jantzia. Egun beroetarako oso egokia, izerdi egiten dugunerako.

Transpiragarria

Gorputz-tenperatura erregulatzeko lagungarria den eta izerdia kanporatzea ere ahalbidetzen duen ehun bat du.

Haize-babesgarria

Haizerik ez sartzeko ehun bat duen jantzia, aire zabaleko jarduerak erosoago egitea ahalbidetzen duena.

Uraren kontrakoa

Uraren kontrako kanpo-tratamendu bat du, PFCrik gabea.

Elastikoa

Mugimendu-askatasun handia ematen duen jantzi eroso eta elastikoa.

Redcycle

NETS THAT ARE TRANSFORMED TO TRANSFORM THE WORLD.

Redcycle erabiltzen ez diren arrantza-sareak bildu eta birziklatzeko proiektu bat da, Aquafilekin lankidetzan, sare horiei beste bizitza bat eman eta etorkizun hobearekin konprometitutako jantzi jasangarri bihurtzeko.

Jasangarritasuna

Commitment
Commitment
  • Osagai birziklatuez eginda daude.
  • Osagai natural biodegradagarriez eginda daude.
  • Kotoi organikoz eginda daude.
  • Bluesign® Approved ehunez eginda daude.
+ info
BirziklatuakMaterial birziklatuak erabiliz egina: arrantza-sareak, plastikozko botilak, etab. + info
Bluesign approved fabricFabrikazio-ehun jasangarriaren ziurtagiria, lan-baldintzak errespetatzen dituena. + info
-
PFC FreeUraren kontrako tratamendua, toxikorik gabea. + info

Osaera eta zaintza

Pisua

445 g.

Konposaketa

  • Ehun konposaketa: 90%Poliamida 10%Elastanoa
Patron
Slim Fit:Gorputzera egokitzen den jantzia, patroi estukoa. Jantzia lasaiago geratzea nahi izanez gero, neurri handiagoa hartzeko aukera kontuan hartu.

Ehun teknikoak

stormfleece_proSTORMFLEECE PRO teknologiak softshellen eta ehun polarren fusio berritzailea dakar; beraz, edozer urtesasoitarako jaka/galtza bikaina da. Kanpoalde sendoak egurats zabala jasaten du, euri eta elurraren kontrakoa da eta haizea blokeatzen du. Barrualde suabeak, aldiz, ondo transpiratzen du, eta lehor mantenduko zaitu.
ShellstretchShellstretch ehun bielastikoa erresistentzia handikoa, erosoa eta bere forma mantenduta gorputzera egokitzen delako nabarmentzen da. Transpirazioa gorputzetik azkar urruntzeko diseinatua, ura aldaratu egiten du eta horregatik primerakoa da mugimenduetan erabateko askatasuna behar den jardueretarako. Ezin hobea da mugimendu askatasun erabatekoa eskatzen duten mendiko jardunetan erabiltzeko.

Esploratu gure bildumak

Copyright © 2025 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.