Puedes leer este artículo en castellano aquí.

Glaziarrak aire libreko liburutegiak dira, planetaren iraganeko artxibo naturalak eta egungo klima-aldaketaren adierazleak. Zerua, beraz, izotzean dago. Konposizio atmosferikoa, aire-burbuilak, sumendien erupzioak, Saharako hautsa… dena erregistratzen da denboran (geologikoan) atzera egin zuten gertaeren testigantza gisa, baita gaur egun ere.

Horregatik, glaziologian, elur- eta izotz-bolumen guztiak masa-balantzearen arabera aztertzen dira, hau da, masa izoztu horien “osasun-egoera” diagnostikatzen dugu. Diagnostiko hori egiteko, metatze-dinamikak (irabaziak) eta ablazio-dinamikak (galerak) konparatzen dira, eta horrek, azken bi hamarkadetan, masa-balantze nahiko negatiboa erakusten du eskala globalean1. Argi dago, beraz, glaziarren masa-balantze negatiboak izotz gehiago galtzea (urtzea) eragiten duela, eta horrek glaziarren pixkanakako desagertzea dakar.

Testuinguru horretan, arrazoitu genezake glaziarrak izaki aktiboak eta erreaktiboak direla, gauza soilak baino eragileak direal, Lurraren zikloetako funtsezko elementuak eta sistema klimatikoaren oinarrizko zatia, goi-mendiko bizitza sozial eta kulturalaren zein eremu basati eta urrunen parte ere badira; gaur egun, “arriskuan dagoen espeziea” dira.

 

Vista aérea del glaciar de Seil de la Baque

Seil de la Baqueko glaziar gero eta zatituagoa eta txikiagoa. 

Urrutirago joan gabe, gaur egun Europa osoan hegoaldeen dauden glaziarrak Pirinioetako mendikatean daude. Izan ere, glaziar horiek gero eta atzera-egite egoera jarrain daude 1980ko hamarkadaz geroztik, eta azken hamarkadetako urte hidrologiko lehorrenetako bat (urriaren 1etik irailaren 30era) jasan dute. Horren ondorioz, elur eta izotz masa-galera hiru aldiz handiagoa izan da (balantze oso negatiboa), 2011 eta 2020 bitartean Pirinioetako glaziarrentzat neurtutako batez bestekoa baino. Aldi horretan 0,5 eta 1 metro inguru mehetu ziren urteko. Azken inbentario horretan, 21 glaziar geratzen dira, eta 230 hektarea ditugu Pirinioetan (bi isurialdeetan). Alde batetik, azaleragatik (10 hektarea baino gehiago) klima-aldakortasunaren adierazle onak izaten jarraitzen duten glaziarrak bereiz daitezke, hala nola Anetoko, Maladetako, Ossoueko (Vignemale) eta, neurri txikiagoan, Monte Perdidoko glaziarrak. Eta, bestetik, gainerako glaziarrak (10 hektareatik beherakoak) konfigurazio topografiko maldatsuagoaren bidez babestuta daudenez, beraien adierazpen minimoan irauten dute. Azken talde horretan, Pirinioetako glaziar txikienak (3 hektareatik beherakoak) hartu beharko genituzke kontuan, hala nola Las Néous (Balaitous), Petit Vignemale, Munia, Boum, Aneto eta Barrancseko glaziarrak, hurrengo urte apurretan desagertzeko arriskuan daudenak. Ondoren, gainerakoek bide beretik jarraituko dute, 2011 eta 2020 bitartean gertatu bezala Pailla, Maupas eta Coronaseko glaziarrekin, gaur egun izotz-hormagune (izoztegi) direnak. 

 

Fotografía aérea del glaciar de Las Neous y macizo de Balaitous

Las Néous glaziar ezkutua, Balaitous mendigune granitikoan.

Boum_Helero relicto de Maupas

Iraganeko Maupaseko glaziarra, gaur egun izotz-hormagunea dena.

Amaitzeko, uda honetan gertatutakoari arreta berezia jarri behar zaio, hasiera goiztiarra izan bait zuen udaberriaren amaieran izandako beroteengatik, eta horren emaitza izan da Pirinioetako glaziarren egoera kritikoa izatea. Berez neguko elurrez estalitako estalkia txikia zen, eta, gainera, behar baino lehen urtu zen hasierako beroteen ondorioz. Hori dela eta, glaziarrak beraien babes-geruzarik gabe geratu ziren uda hasieran, eta hainbat beroaldiren eta etengabeko lehortearen ondoren, emaitza tragikoa izan da: bolumen-galera hirukoiztu egin da eta glaziarren azalera nabarmen murriztu da. Horren erakusgarri dira aurtengo irailean egindako landa-lanak. Lan horietan, hainbat zatiketa ikusi dira (Ossoue, Boum, Portillon eta Seil de la Baqueko glaziarretan), glaziarren erdialdean arroka ama agertu da (Infiernosen eta Seil de la Baquen), edo glaziar-gainazalak iluntzen dituzten higakin-estalkiak nabariak dira (Infiernos, Munia, Llardana, Barrancs eta baita Anetoko glaziarrean ere). Azken hau Pirinioetako glaziarrik handiena da, 40 hektarea baino gutxiagorekin.

 

Boum_Fotografía aérea del glaciar fraccionado

Boumeko glaziarrak, duela gutxi hiru zatitan banatu denak, etorkizu

Infiernos Arroyo supraglaciar en el glaciar de Infiernos

Infiernoseko glaziarra eta haren higakin-estalkiaren zati bat, non urtze-urek bidea irekitzen baitute.

Gure friend eta glaziologa den Eñaut Izagirrek idatzitako artikulua 

 

Esker onak: IPE-CSICeko ikerlariak (Ixeia Vidaller, Jesus Revuelto eta Juan Ignacio López-Moreno) eta Ibai Rico.

 

Iturriak:

 

  • Hugonnet, R., McNabb, R., Berthier, E., Menounos, B., Nuth, C., Girod, L., Farinotti, D., Huss, M., Dussaillant, I., Brun, F., Kääb, A. (2021). “Accelerated global glacier mass loss in the early twenty-first century”. Nature, 592, 726-731.
  • Vidaller, I., Revuelto, J., Izagirre, E., Rojas-Heredia, F., Alonso-González, E., Gascoin, S., René, P., Berthier, E., Rico, I., Moreno, A., Serrano, E., Serreta, A., López-Moreno, J.I. (2021). “Toward an ice-free mountain range: Demise of Pyrenean Glaciers During 2011-2020”. Geophysical Research Letters, 48, e2021GL094339.